Azken berrogei urteetan, kasko polar artikoa % 50 murriztu da
Datuak Igor Shumakov Errusiako Hidrometeorologia eta Ingurumen monitorizazio zerbitzuko arduradunak eman ditu ezagutzera
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 14 de julio 2020, 21:36
Azken berrogei urteetan, kasko polar artikoa % 50 murriztu da. Hala, 80. hamarkadatik gaur egunera bitartean jazo da munduko eremu honen hedaduraren txikitze masiboa. Izan ere, lurreko zonalde horretan tenperaturak gainerako eremuetan baino lau aldiz gehiago handiagotu dira azkenengo lau hamarkadetan. Datuak Igor Shumakov Errusiako Hidrometeorologia eta Ingurumen monitorizazio zerbitzuko arduradunak eman ditu ezagutzera.
Publicidad
Momentura arte emandako Artikoko izotz geruzaren hedapenaren maila txikiena erregistratu zen 2007an, 4,19 milioi kilometro koadro, hain zuzen ere. Lau urte beranduago, 3,35 milioi koadrora jaitsi zen. Nahiz eta pasa den urtearen amaieran hedadura zertxo bait handiagotu, 4,1 milioiraino, duela 40 urteko datuekin alderatzen badugu, zifra nahiko kezkagarria da. 1980. urtean 7,6 miloi kilometro koadroko hedadura aurkezten zuen artikoak. Era berean, gaur egun dagoen geruza gero eta meheagoa da.
Halaber, ikerketa esanguratsu honen zuzendari den Roman Vilfandek nabarmendu duenez, kasko polar artikoaren hedadura eta mehetasunak Ipar Poloan egin ohi ziren espedizio tradizionalik ez ospatzea eragingo du, egungo zonalde honek aurkezten duen itxura larria ikusita ez baita batere segurua edonor han bertaratzea.
Kasko polar artikoa Artikoa estaltzen duen izotz geruza da. Zonaldeak izotz geruza aurkeztu izan ohi du urtean barrena. Baina, aipatu bezala, honen hedadura gero eta txikiagoa da, aldaketa klimatikoak eragindako tenperaturen igoera etengabearen ondorioz.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión