Borrar
286 urte inguru beharko lirateke emakumezkoen aurka doazen lege oro deuseztatzeko, baita emakumezkoen aldeko arauak martxan jartzeko ere. Fotolia
«300 urte beharko dira gizartean genero berdintasun osoa lortzeko»

«300 urte beharko dira gizartean genero berdintasun osoa lortzeko»

Hala nabarmentzen du Nazio Batuen Erakundeak kaleratutako txosten esanguratsu batek

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 9 de septiembre 2022, 14:40

300 urte inguru beharko dira gizartean genero berdintasun osoa lortzeko. Hala nabarmentzen du Nazio Batuen Erakundeak kaleratutako txosten esanguratsu batek. Izan ere, emakumearen ahalduntzean lanean buru belarri dabilen erakundeko taldeak egindako ikerketak dioenaren arabera, 286 urte inguru beharko lirateke emakumezkoen aurka doazen lege oro deuseztatzeko, baita emakumezkoen aldeko arauak martxan jartzeko ere.

Nazio Batuen Erakundeko Emakumeen eta Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Gaietarako Departamentuak landu du hauxe. Horrez gain, azterketa esanguratsu honek, enpresetan botere eta lidergo arduretako lanpostutetan emakumezkoen eta gizonezkoen artean oreka egoteko beste 140 urte inguru beharko direla ondorioztatu du, baita erakunde publikoetan gutxienez 40 urte behar izan ere ordezkaritza parekidea eskuratzeko.

Lan garrantzitsu honek adierazten duenez, nazioartean premiazko neurririk hartzen ez bada, hala nola, indarkeria debekatzen ez duten lege-sistemak, ezkontza eta familia barruan emakumeen eskubideak bermatzen ez dituzten edonolako legeak, nahiz esparruen jabetza-eskubidea eta kontrolaren gainean berdintasuna ahalbidetzen duten neurriak, genero berdintasuna oso urrun legoke.

Era berean, txosten honek hainbat datu alarmagarri mahagaineratu ditu. 383 milioi emakume eta neska, esaterako, muturreko pobrezian omen daude. 44 milioi neska eta emakume inguru, aldiz, indarrez lekualdatu zituzten 2021. urtean. Era berean, 15 eta 49 urte bitarteko 1.200 milioi emakume inguru abortu segurua egitea debekatzen duten herrialderen batean bizi dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «300 urte beharko dira gizartean genero berdintasun osoa lortzeko»