Borrar

Urritasuna duten bizkaitarren enplegu bilaketa errazteko elkarlanean ariko dira Ner Group eta Lantegi Batuak

bi erakundeek espazio berriak eta gizarte erantzukizuneko kolaborazioak prestatuko dituzte merkatu inklusiboagoa lortzeko

elcorreo.com

Martes, 19 de diciembre 2017, 00:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ner Group eta Lantegi Batuak erakundeek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute urritasuna duten Bizkaiko pertsonen enplegu bilaketa errazteko asmoz. Estrategia bateratua Lanerako Lantegi Batuak erakundearen lagundutako enplegurako programaren bidez garatuko da, eta Ner Group erakundea osatzen duten enpresetan prestakuntza praktikak eta kontratazio zuzenak burutuko dira.

Era berean, bi erakundeek espazio berriak eta gizarte erantzukizuneko kolaborazioak prestatuko dituzte merkatu inklusiboago bat lortzeko, eta, horrela, urritasuna duten pertsonak ikusarazi eta laneratzen laguntzeko.

Ner Group enpresa erakundeak 21 konpainia hartzen ditu barne eta pertsonengan oinarritutako antolakuntza eredu baten alde egiten du, bezeroarengana bideratua eta eraginkortasuna ardatz hartuta. Erakundearen helburu nagusia giza garapen bidezkoago eta iraunkorragoa sortzen laguntzea da, eta horretarako oinarriak dira laneko kudeaketan konpromiso soziala eta balio eta printzipioak aplikatzea.

Lantegi Batuak urritasuna duten pertsonentzako lan aukerak sortzeko lan egiten duen irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da. 3.000tik gora pertsonak egiten dute lan bertan, eta haietako 2.700 inguruk urritasunen bat dute. Bere lan eremua Bizkaia da. Industriako 'outsourcing' zerbitzuak eta 'facility services' delakoak eskaintzen dizkie 1.000 enpresa baino gehiagori. Bere ibilbidean, urritasuna duten 5.000 pertsona baino gehiagori lagundu die lana aurkitzen.

Lanerako programaren helburua Bizkaiko enpresetan urritasuna duten pertsonak kontratatzeko erraztasunak ematea da. 1995etik, 420 kontratazio bideratu dira 190 enpresa desberdinetan, betiere enplegu egonkorraren aldeko apustu sendoa eginez. Programak aholkua ematen die enpresei urritasuna duten pertsonen kontratazioaren inguruan, administrazio publikoan laguntzak tramitatzeko erraztasunak ematen ditu, lanpostuari buruzko azterketa egiten du, hautaketak egiten ditu eta langilearen prestakuntza eta jarraipenaz arduratzen da, beste gauza batzuen artean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios