

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Viernes, 24 de enero 2025, 21:38
Bilboko Udalak ezohiko 21 kirol-jarduera programatu ditu Deustuko, Abusuko eta Errekaldeko udal-kiroldegietan urteko lehen hiruhilekoan, martxora arte. Guztira 12 urpekaritza-bataio eskainiko dira Deustuko udal kiroldegiko igerilekuan, 5 eskaladako monografiko Errekaldeko udal kiroldegiko rokodromo berrituan eta uretako puzgarrien 2 saio San Mames eta Abusuko udal kiroldegietako igerilekuetan (bi saio instalazio bakoitzeko).
Programatutako jarduera guztietarako inskripzioak irekita daude dagoeneko Bilbao Kirolak-en web-orrian eta, aurrez aurre, udal-kiroldegietako salmenta-makinetan.
Urpekaritza tailerra (Bilbao Kirolaken abonatuentzat bakarrik)
Deustuko udal kiroldegia otsailak 1 (larunbata): 17:00-18:00. 13-16 urte. 10 plaza.
Uretako puzgarriak (Doakoa Bilbao Kirolaken abonatuentzat) San Mameseko udal kiroldegia: otsailak 15 (larunbata): 16:30-18:00. +4 urte. 75 plaza.
Eskaladako monografikoak Errekaldeko udal kiroldegia: urtarrilak 25-26 (larunbata-igandea): 10:00-14:00. 7-14 urte.10 plaza.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.