https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Urduliz, euskal udalerri baten historia Bigarren Errepublika eta Gerra Zibilaren garaian

'Urduliz, euskal udalerri baten historia Bigarren Errepublika eta Gerra Zibilaren garaian' liburuaren aurkezpena./
'Urduliz, euskal udalerri baten historia Bigarren Errepublika eta Gerra Zibilaren garaian' liburuaren aurkezpena.

Eusko Ikaskuntzak eta Urdulizko Udalak argitalpen bikoitza kaleratu dute, udalerrian nabarmen eragin zuten historiaren pasarte bi horiei so eginez

EL CORREO

Eusko Ikaskuntza eta Urdulizko Udalak argitalpen bikoitza aurkeztu dute, 2012an abiatutako lankidetzaren ondorio. Rosa Miren Pagola, Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko lehendakariordeak, nabarmendu du aste honetan erakundearen konpromisoa gure herriaren iragana berreskuratzeko eta jakintzatik, orainaldian aurrera egiteko. Javier Bilbao Lopategi, Urdulizko alkateak, aldiz, etorkizuneko belaunaldiek bere arbasoen memoria berreskuratzeko lanak duen balioa azpimarratu du.

Koldo Somokueto, Historian Lizentziatua eta Eusko Ikaskuntzako bazkidea, liburuen egilea da eta 2013an abiatutako ikerketaren ikertzaile nagusia ere. Ludger Meesen, Historian Doktorea (Bielefeldeko Unibertsitatea, Alemania) eta Giza Zientzien eta Informazioaren Fakultateko katedradunaren, zuzendaritzapean burutu zuen liburuak jasotzen duen ikerketa lana.

'Urduliz: Euskal udalerri baten historia Bigarren Errepublikaren garaian' liburuan Urduliz eta bere inguruko alderdi ezberdinak aztertu ditu, hala nola bilakaera politikoa, ideologia ezberdinen ezarpena, gatazka sozialak, hezkuntza edo euskararen egoera.

'Urduliz: Euskal udalerri baten historia Gerra Zibilaren garaian' argitalpenean, udalerriak gerra bitartean izandako bilakaera, erregimen diktatorialaren ezarpena eta, azkenik, errepresioa aztertzea izan du xede, arreta berezia jarrita errepresaliatuen izen propioei.

Ale biak argazkiz hornituta daude eta bakoitza 600 orrialderen bueltan dago. Aurkezpenean azaldu zutenez, interesa duen orok liburuak Urdulizeko Udalaren bitartez eskuratu ditzake baita Eusko Ikaskuntzaren webgunean bertsio digitalak ere.

 

Fotos

Vídeos