https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Urdaibaiko udalekuetarako izen-ematea ireki du BBK-k

Ume batzuk futbolera jolasten Urdaibaiko udalekuetan./Maika Salguero
Ume batzuk futbolera jolasten Urdaibaiko udalekuetan. / Maika Salguero

BBK-k ostiralean ireki zuen Sukarrietako BBK Urdaibai zentro eraberrituko udalekuetan parte hartzeko izena emateko epea. Udalekuak ekainaren 24tik abuztuaren 10era bitartean izango dira, 7 eta 13 urte artekoentzat, eta izen-emateak apirilaren 1era arte egin ahal izango dira, www.bbk.eus web orriko 'BBK ETA ZU' atalean.

BBK-k jakinarazi duenez, maiatzeko lehen hamabostaldian posta elektronikoz jakinaraziko die familiei lekurik baduten edo ez aurten eskainiko diren 1.300 postu baino gehiagoren artean. Udalekuek 186 euroko kostua izango dute, eta zazpi txandatan banatuko dira, astelehenetik larunbatera. Talde guztiak euskaraz izango dira, uztailaren 29etik abuztuaren 3ra artekoa izan ezik, elebiduna izango baita.

Onarturiko familiek maiatzaren 31ra arte izango dute baja emateko aukera mezu elektroniko bat bidaliz udalekuak@bbk.eus helbidera. Ekainaren 1etik aurrera, ordaindutako zenbatekoaren %80 itzuliko da kasu gehienetan, eta %100 behar bezala justifikaturiko kasuetan.

Naturarekin bizitzen ikasteko eta gizartekotzeko diseinaturiko jarduera egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute txikienek. Bela, piragua, paseoak itsasontzian, kirol instalazioen erabilera, lantegiaketa txangoak sartzen dira egitarauan.

BBK-k familientzat antolatzen dituen ekimen eta proiektuen artean, udalekuak dira jarduera sustraituen eta estimatuenetariko bat. Proiektua 1980ko hamarkadan sortu zen lana eta familia bateragarri egiteko aukera izateko helburu nagusiarekin. Gaur egun, udalekuak aisialdiaren erreferente dira, eta gizarte eta hezkuntza arloetan esku hartzeko zerbitzu bat, pixkanaka gizarte-premia berrietara egokituz joan dena.

Temas

Euskera