Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos
Urdaibaiko ekoetxea. Irekia
Urdaibaiko Ekoetxeak bat egingo du Aniztasun Biologikoaren Nazioarteko Egunarekin

Urdaibaiko Ekoetxeak bat egingo du Aniztasun Biologikoaren Nazioarteko Egunarekin

Hainbat jarduera antolatu dituzte Busturiako Madariaga dorretxean, ipuin kontalaria, kontzientziazio tailerra, Urdaibaiko estuarioko ingurune naturala eta bere biodibertsitatea ezagutzeko itsasontzi irteera eta gautxorien inguruko hitzaldi-tailerra, besteak beste

Viernes, 25 de mayo 2018, 23:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Duela 5,5 mila milioi urte hasi zen dena, gutxi gorabehera, orduan sortu baitzen bizitza Lurrean. Orain, bideodibertsitate hori arriskuan dago, 600 zientzialarik argitaratu duten ikerketa baten arabera. IPBES (Science and Policy for Nature and People) plataformako ikerlariek gizakia planetan izaten ari den eragin negatiboaren inguruko ardura adierazi dute, eta animalia eta landareen %50a galdu dela edo galzorian dagoela. Aniztasun Biologikoaren Nazioarteko Eguna aste honetan izan da eta, horren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte Urdaibaiko Ekoetxean gaur eta bihar.

Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Biltzar Nagusiak Aniztasun Biologikoaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen maiatzaren 22a, bioaniztasunaren inguruko gaiei buruz informatzeko eta kontzientzia sortzeko helburuarekin.

Ekoetxeko arduradunek adierazi dutenez, «gure planetako bizitzaren aniztasunaren aberastasuna funtsezkoa da gaur egungo biztanleen eta geroko belaunaldien ongizate eta oparotasunarentzat» eta horregatik, Busturiako Madariaga dorretxean hainbat jarduera antolatu dituzte.

Gauzak horrela, egun osoko agendak bete-beteta utzi dituzte, ospakizunak hasteko prest. Besteak beste, oinezkoentzako ibilbide gidatuak, 'Zetazeoak 10etan' itsasora irteera, bisita gidatuak Ekoetxea Urdaibaira eta ipuin kontalaria. Baita ere, kontzientziazio tailerrean parte hartu ahalko dute bertaratutakoek.

Zazpi urtetik gorakoentzako gautxorien inguruko hitzaldi-tailerra, tximeleta espezie ezberdinak sailkatzeko ibilbide gidatua, Urdaibaiko estuarioko ingurune naturala eta bere biodibertsitatea ezagutzeko itsasontzi irteera eta tximeleta oasi bat sortzeko tailerra ere egin ahalko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios