Borrar

Zazpi milioi haurrek premiazko laguntza humanitarioa behar dute Sirian

12 urteko gatazkaren ondoren, otsaileko lurrikara bortitzek are zailagoa egin dute Siriako umeen bizimodua

UNICEF Euskal Herriko Batzordea

Jueves, 16 de marzo 2023, 10:49

Comenta

Hamabi urte bete dira Siriako gerra hasi zenetik eta aktualitatearen lehen lerroan ikusi dugu, berriz ere, Siriako familia eta haurrek bizi duten egoera jasangaitza. Halaber, gatazkak ekarri dituen etengabeko erasoez eta barne-desplazamenduez gain, otsaileko lurrikara bortitzek eragindako suntsipenak are zailagoa egin du Siriako haurren bizimodua.

Nazio Batuen datuen arabera, 13.000 haur hil edo zauritu dira gatazka hasi zenetik, eta gerrak ondorio oso larriak izan ditu Siriako ekonomian, ia biztanleria osoaren % 90a pobrezian bizitzera kondenatuz. Izan ere, familia gehienek euren baliabideak murriztuta ikusi dituzte, euren lan aukerak mugatu dira, prezioek gora egin dute eta oinarrizko baliabideak lortzeko zailtasunak areagotu dira. Gehienentzat, gaur egun bizi duten egoera sozio-ekonomikoa azken 12 urteko larriena da.

Bestalde, munduan barne-desplazatu gehien dituen herrialdea da Siria. Lurrikaren aurretik, 6,8 milioi pertsona zeuden desplazatuta, eta behar humanitarioak inoiz baino handiagoak ziren herrialdean. Eta 2023an, 15,3 milioi pertsonek, horien artean, ia zazpi milioi haurrek, laguntza humanitarioa beharko dute.

Gatazka egoeratan, gainera, haurrak dira zaurgarrienak. 12 urtetik beherako Siriako umeek indarkeria eta gerra besterik ez dute ezagutu; hau da, ez dute inoiz bakeak ematen duen egonkortasuna eta babesa jaso. Hartara, lurrikarak 3,7 milioi umeri eragin die eta aurretik bizitako egoera traumatikoak berpiztu dizkie: euren senide eta gertukoak galdu dituzte, euren etxeak suntsituta geratu dira, eta lehen beharrak asetzeko zailtasunak areagotu egin dira.

Siriako umeek eta familiek behar duten laguntza ez da bakarrik berehalako lasaigarri bat izan behar; epe luzerako laguntza ezinbestekoa dute. Sufritzen ari diren bizipen gogorretatik errekuperatu eta euren bizitzak berreraikitzeko, lehen beharrak asetzeko laguntza behar dute; besteak beste, edateko ura, medikamentuak eta laguntza psikosoziala. UNICEFek Sirian dituen aliatuekin elkarlanean eta, gatazka lerroak libratuz, bai herrialde barruan zein mugaz bestaldeko operazioen bidez, Siriako haur eta familiei laguntza ematen ari da: 12 urte hauetan eten ez den laguntza izan da, orain, inoiz baino beharrezkoa dena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zazpi milioi haurrek premiazko laguntza humanitarioa behar dute Sirian

Zazpi milioi haurrek premiazko laguntza humanitarioa behar dute Sirian