Munduko lau haurretatik bat elikadura-pobrezia larrian bizi da
Azkenaldiko gatazkek eta krisi klimatikoek areagotu egin dute elikadura-pobrezia larrian dauden haurren egoera.
Aurkeztu berri dugun azken txostenak datu larriak ekarri ditu haurren elikadura-pobreziaren inguruan. Munduan, 5 urtetik beherako 181 milioi haur inguru – lau haurretatik bat – haurren elikadura-pobrezia larrian bizi da; horrek esan nahi du soilik bi elikagai mota edo gutxiago kontsumitzen dituztela. Amaren esnearekin eta/edo esnekiekin soilik elikatzen dira, edo almidoia ugari duen oinarrizko elikagaiak hartzen dituzte, hala nola arroza, artoa edo garia. Gutxi dira fruta eta barazkiez elikatzeko aukera dutenak, eta are gutxiago, elikagai aberatsak, hala nola arrautzak, arraina, hegaztiak edo haragia kontsumitzen dituztenak. Elikadura-pobrezia larrian bizi diren haurrek gainontzekoek baino % 50 aukera gehiago dituzte desnutrizio modu larriak pairatzeko.
Publicidad
Egoera honen atzean, askotariko faktoreak daude. Azkenaldiko gatazken eta krisi klimatikoaren ondorioek elikagaien prezioa eta bizitzaren kostua inoiz ez bezalako mailetara igo dituzte.
Somalian, adibidez, gatazkek, lehorteek eta uholdeek eraginda, haurren % 63 elikadura-pobrezia larrian bizi da, eta komunitate ahulenetan, zaintzaileen % 80k baino gehiagok aitortu dute, askotan, beren seme-alabek ezin dutela egun oso batez jan.
Bestalde, Gazako Zerrendan, liskarrek eta laguntza humanitarioaren murrizketek eragindako hilabeteek elikadura- eta osasun-sistemen kolapsoa eragin dute, eta ondorio katastrofikoak izan dituzte haurrentzat eta haien familientzat. 2023ko abendutik 2024ko apirilera bitartean egindako datu-bilketetan sistematikoki egiaztatu zen Zerrendako hamar haurretatik bederatzi elikadura-pobrezia larrian daudela eta egunean bi elikagai-talderekin edo gutxiagorekin bizi direla.
Horrek guztiak erakusten du gatazkak eta murrizketek eragin ikaragarria dutela familiek beren seme-alaben elikadura-premiei erantzuteko duten gaitasunean eta errealitate horrek haurrak hilgarria izan daitekeen desnutrizio-arriskuan jartzen ditu oso abiadura bizian.
Bestalde, elikadura sistemak berak eragindako beste inertzia batzuek ere elikadura-pobreziaren krisia areagotzen dute. Besteak beste, elikadura-sistemek ez diete aukera elikagarririk, segururik eta eskuragarririk ematen haurrei. Testuinguru askotan, edari azukredunak eta elikagai ultra prozesatuak, merkeagoak, baina nutriente gutxi dituztenak eta osasungarriak ez direnak, estrategia komertzial indartsuekin ateratzen dira merkatura eta haurren elikaduraren normaltasuna bihurtzen ari dira. Hartara, elikadura-pobreziako egoeran bizi diren haurren proportzio kezkagarri batek elikagai eta edari ez-osasungarri horiek kontsumitzen ditu, eta euren dietatik elikagarriagoak eta osasungarriagoak diren beste produktu batzuk baztertzen dituzte.
Publicidad
Horregatik, oso garrantzitsua da elikadura-sistemak eraldatzea, elikagai nutritiboak, osasungarriak eta askotarikoak familientzako aukerarik eskuragarriena bihurtzeko eta gurasoek euren seme-alabengan elikadura-praktika positiboak ezartzeko ezintasun hori gainditzeko. Halaber, haur kalteberen eta haien familien elikadura- eta nutrizio-beharrei erantzuteko, ezinbestekoa da osasun-sistemak oinarrizko nutrizio-zerbitzuekin baliatzea eta gizarte-babeseko sistemak aktibatzea diru-sarreren pobreziari aurre egiteko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión