Internet: arriskuak eta onurak haur eta nerabeentzat
Internetek onurak eta aukerak eskaintzen dituen arren, erabilera desegokiek, esposizio goiztiarrak eta akonpainamendurik ezak arriskuak ekar ditzake
Internetek onurak eta aukerak eskaintzen dizkio gure gizarteari, baita haur eta nerabeei ere, poztasuna, erlaxazioa edo dibertsioa sentiarazten diela onartzen baitute. Baina ezin dugu ahaztu Interneten erabilera desegokiak, esposizio goiztiarrak edo akonpainamendurik ezak arriskuak ekar ditzaketela.
Publicidad
Gaur egun, haur eta nerabeen errealitatearen parte da Internet; haien harremanak izateko moduan, ikasteko moduan eta, oro har, mundua ulertzeko moduan presente dago. Horren adierazgarri da, Euskadin, nerabeen % 96,8k telefono mugikorra izatea Interneteko konexioarekin. Gaur egun, mugikor bat izateko adina, bataz beste, 11 urtekoa da.
«Teknologia digitalaren presentzia errealitate bat da, eta, beraz, ahaleginak egin behar ditugu higiene digitala eta Interneten eta sakelako telefonoen erabilera eta kontsumo egokia sustatzeko, haur eta nerabe bakoitza mundu digitalean arduraz moldatzeko gai izan dadin», azaldu du Nacho Guadix UNICEF Espainiako Hezkuntza eta Eskubide Digitalen arduradunak.
UNICEFek egindako 'Teknologiak nerabezaroan duen eragina. Harremanak, arriskuak eta aukerak' ikerketaren arabera, Euskadin, nerabeen % 32,5ak Interneten eta sare sozialen erabilera problematikoa egiten du, eta erabilera desegoki horiek hainbat ondorio izan ditzakete. Besteak beste, ziberjazarpena. Euskadin, ziberjazarpen tasa % 19koa da; hau da, 10 nerabeetatik 2k ziberjazarpenaren biktima izaten dira.
Sexting edo grooming bezalako jokaerei dagokienez, datuak ere zifra kezkagarriak uzten dizkigute. Alde batetik, nerabeen % 54k noizbait onartu du ezezagun bat sare sozial batean eta % 9,3k heldu baten sexu-proposamen bat jaso du Interneten. Sexting-ari dagokionez, % 8,5ak bere buruaren argazki edo bideo erotiko-sexualen bat noizbait bidali izana aitortzen du, eta mota horretako edukia jaso duen nerabeen kopurua hirukoiztu egiten da: % 24,1.
Publicidad
Datu horien aurrean, haurrak eta nerabeak babesteko ingurunea osatzen duten eragile guztiek (familiek, erakundeek, hezitzaileek eta zerbitzuak eta edukiak hornitzen dituen industriak) erantzukizuna dute ingurune digitalera sarbide babeslea bermatuko duten beharrezko mekanismoak bultzatzeko.
Hartara, mundu digitalean, haur eta nerabeak edozein motatako indarkeriatik babestea ezinbestekoa da – pornografiatik harago –, haien osasun mentala zaindu, haien eskura kalitatezko informazioa jarri edo informazio hori eskuratzeko bideak eskaini eta ingurune digitalean behar bezala moldatzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatzeko aukerak eman behar zaizkie haien errealitatearen parte den ingurune digitalean arduraz moldatzen eta jokatzen ikas dezaten.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión