https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Umore-antzerkiaz gozatzeko bi lan izango dira Gasteizen, ostegun eta ostiralean

Umore-antzerkiaz gozatzeko bi lan izango dira Gasteizen, ostegun eta ostiralean

Irri-Barra Gauak jaialdiaren barruan, 'GuDua' eta 'Euskal Herritik kanpo' obrak izango dira Falerina lorategian

PAUL PICADO

Aurtengo Irri-Barra Gauak izeneko jaialdiaren barruan bi lan izango ditugu ikusgai ostegun eta ostiralean, Falerina lorategian, umore-antzerkiaz gozatzeko. Alde batetik, Dorleta Urretabizkaiak eta Asier Hernandezek prestaturik 'GuDua' antzezla izango da, eta bestetik, Mikel Bermejoren 'Euskal Herritik kanpo'. Lehenengoa, ostegunean izango da, 20.00etan, eta bigarrena, ostiralean, ordu berean.

Dorleta Urretabizkaia eta Asier Hernandezen 'GuDua' izeneko antzezlanean, duela gutxi alargun geratu den emakume bat (Dorleta) eta guru bat (Asier) agertzen dira. Emakumea guruaren kontsultara doa bere senarrarekin hitz egiteko asmoarekin, baina egoera oso bestelakoa izaten da: guruak, dikzio arazoak dituenak, emakumearekin bere bizitzan zehar gorabeherak izan dituzten arima guztiei dei egiten die, eta horiei aurre egin behar izaten die. Antzezlan hau iazko Donostiako Poltsikoko Antzerki jaialdiaren finalista izan zen, eta hain zuzen ere jaialdi horretarako sortu zuten. Gutxi gorabehera ordutebeteko emanaldia izango da, euskaraz.

Bestalde, 'Euskal Herritik kanpo' antzezlanean Mikel Bermejo bakarrik aritzen da. Lan honetan, berak dioenez, Euskal Herritik kanpo geratu zaizkion gauzak azalduko ditu, izan ere, gurasoen etxetik nahiko gazte joan zen Madrilera. Euskal Herrian oso ongi bizi zela dio, eta Madrilen jende ezezagunarekin etxebizitza partekatzea oso zaila dela. Goi-mailako kirol zikloa ikastera eta horretan lan egitera joan zen. Horrenbestez, jende ezagunarekin lan egiten eta bizitzen egon behar izan zuen.

Temas

Euskera