Borrar
Interes handikoak diren baliabide eta eremuak ezagutu daitezen sustatuko da. F. Gómez
Umeentzako eta familientzako jarduerak eskainiko dira Getxon

Umeentzako eta familientzako jarduerak eskainiko dira Getxon

'Paisaia' izango da protagonista Ondarearen Europako Jardunaldietan

Izaskun MOYANO

Miércoles, 4 de octubre 2017, 23:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getxok bat egingo du, beste urte batez, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldiekin. Oraingoan 'Bizkaiko paisaien eraikuntza' izango da jardunaldien lema. Urrian zehar hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izango da: bisita gidatuak, erakusketak, ipuin-kontaketa saioak familientzat, ibilaldiak bizikletaz eta oinez, eta zientzia jardunaldi bat. Askotariko jarduera-egitarau hori prestatzen parte hartu dute Udaleko arloek (Hirigintza, Ingurumena, Euskara, Turismoa) eta beste eragile batzuek (Bizarra Lepoan, Kultura Paisaien eta Ondarearen Unesco Katedra, UPV/EHU, Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea eta El Transbordador de Vizcaya).

Irantzu Uriarte Turismoko zinegotziak adierazi duenez, «edizio honetan, ez hain ezagunak baina interes handikoak diren baliabide eta eremuak ezagutu daitezen sustatuko da Getxon, hala nola Bolueko hezegunea, malakateak, itsasertzeko flora, fauna eta toponimia (itsaslabarrak, hondartzak), albora utzi gabe Bizkaia Zubia, Portu Zaharra edo Punta Begoña bezalako 'baliabide izarrak'. Gainera, umeentzako eta familientzako jarduerak jaso ditugu programazioan. Guztira 500 plaza baino gehiago eskainiko ditugu, eta jarduera guztiak doakoak izango dira —nahiz eta aldez aurretik erreserba egin behar den—».

Egitarau horren bitartez lortu nahi diren helburuak honako hauek dira: batetik, kultura ondarearen zabalkundea egitea hainbat jardueraren bidez, eta bestetik, gure ondarea gozatu, ezagutu eta errespeta dadin lortzea, kalitatezko esperientzia bat dela medio. «Gainera», esan du Irantzu Uriartek, «udako sasoitik kanpo aisia eta kultura jarduerak programatzeak bidea ematen du udalerrira txangozaleak erakartzeko, bai Bizkaikoak bai auzoko probintzietakoak, eta pizgarria ematen du ostalaritzako eta aisiako zerbitzuetan eta horiekin lotutako beste batzuetan kontsumitzeko. Sustapen ekonomikorako GETXO 2020 estrategiarekin lerrokatutako jarduera da —estrategia horrek turismo kulturalaren alde apustu egiten du, besteak beste—, eta ezarri nahi dugun turismo jasangarriaren eredua garatzeko giltzarri diren bi helburu lortzen laguntzen du: turismoa urte-sasoi guztietara hedatzea, eta bisitari zein turistak barreiatzea, orain bisitatuenak ez diren baliabide eta eremuetara erakarriz».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios