Borrar
Directo Norris gana el Mundial y Verstappen la última carrera del año

'Udalarekin Berbetan', Bakioko udal ordezkarien eta herritarren arteko foro irekia

Ostiral honetan gauzatuko da ekimena, eta herritarren eta udalaren arteko komunikazio zuzena sortzea da helburua

Zurekin

Osteguna, 26 abendua 2024, 13:51

Comenta

Bakiok 'Udalarekin Berbetan' izeneko foro irekia ospatuko du ostiral honetan, abenduaren 27an, udal ordezkarien eta herritarren artean gauzatuko dena. «Gaur egun hainbat kanal ditugu informazioa trukatzeko: sare sozialak, hedabideak, telefono bidezko mezuak, emailak… Baina, sarritan ondo etortzen da aurrez aurre elkartzea eta asti nahikoarekin patxadaz berba egitea. Horregatik, hilaren 27ko ekimenaren helburua herritarren eta udalaren arteko komunikazio zuzena sortzea da, informazioak eskaintzeko eta zalantzak argitzen saiatzeko», diote ekimenaren antolatzaileek. 18.00etan hasiko da pleno aretoan, eta udalak bertan parte hartzera animatu gura ditu herritar guztiak. Ana Urrutia eta Urtzi Gartzia kazetariek egingo dute aurkezle eta dinamizatzaile lana.

Informatu dutenez, foroak hiru atal izango ditu. Batetik, udal ordezkariek aurrekontu parte-hartzaileetako proiektuen informazioa eskainiko dute. Izan ere, iaz lanketa egin zenean, hautaturiko proiektuen jarraipena egin eta herritarrak informatzeko konpromisoa hartu zuten. Horrela, skate-parkaren, kanpoko pilotalekuaren eta kiroldegiaren obrak zelan doazen azalduko dute, eta Bakio inguratuko duen eraztun berdeari buruz ere jardungo dute. Bestetik, datozen hileetarako aurreikusi diren egitasmo nagusiak ere azalduko dituzte.

Eta foroa amaitzeko, herritarrek hainbat galdera egiteko eta zalantza argitzeko aukera edukiko dute; bai eguneko informazio deskarguari buruz, eta baita bestelako gaien inguruan ere. Galdera horiek aurretik bidaltzeko aukera egongo da, eta horrela, udal ordezkariek informazio osotuagoa eskaini ahal izango dute. Interesa baldin baduzu, jakin ezazu hauxe dela herritarrek galderak bidaltzeko emaila: komunikazioa@bakio.eus.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Udalarekin Berbetan', Bakioko udal ordezkarien eta herritarren arteko foro irekia

'Udalarekin Berbetan', Bakioko udal ordezkarien eta herritarren arteko foro irekia