Borrar

Udalak emakumeen memoria historiko eta kolektiboa berreskuratzera bideratuko ditu Martxoaren 8ko ekintzak

sergio eguía

Martes, 27 de febrero 2018, 23:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela Udalak aurten antolatu dituen jarduerak bereziki bideratu dira «emakume askok hainbat arlotan izan duten paper aktiboa aitortzera, hala nola hezkuntzan, sexualitatean eta enpleguan. Izan ere, paper hori askotan alde batera utzi eta isildu egin da. Martxoaren 8a dela eta, Gasteizko emakumeen memoria historiko eta kolektiboa berreskuratu nahi dugu, eta haien borrokak nabarmendu», azaldu du Berdintasuneko zinegotzi Jaione Aguirrek.

Horrenbestez, hitzaldiek, zineforumek, lantegiek, erakusketa batek eta beste jarduera batzuek emakume askok ororentzako gizarte berdinzaleagoa eta bidezkoagoa lortzearen alde egin duten lana eta borroka azpimarratuko dituzte. Programan jasotako ekintzetako batzuk Martxoak 3 elkarteak proposatu ditu, Udalak bere jarduera-ildoetako bi oso gogoan izan baititu egitaraua lantzean: memoria berreskuratzea eta emakumeen ahalduntzea.

«Ekintza horiek giza eskubideen urraketa salatu eta emakumeek jokatu duten paper aktiboa agerian utzi nahi dituzte. Proposamenak ez dira data jakin batera mugatzen, lan-ildo baten barruan txertatuta baitaude, bai Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak sustatutako Memoria Historikoaren Planean bai Berdintasun Zerbitzuak kudeatzen duen Emakumeen Berdintasunerako eta Jabekuntzarako Eskolan garatutakoa», azaldu du Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Nerea Melgosak. Aurten Martxoaren 8a oroitzeko aukeratu diren lemak eta irudiak bi kontzeptu horiek biltzen dituzte: «Borroka eta bizitza istorioak. Emakumeen bizipen kolektiboak berreskuratzen».

Joan den ostegunean ekin zitzaion programazioari, 'Thérèseren bizitzak' izenburuko zireforumaren bidez, zeinak Frantziako aktibista ezagunenetako baten bizitza laburtzen baitzuen. Ostiralean, berriz, Saharako kanpamenduetan ahalduntze eskolak sortzeari buruzko lantegia egin zen.

Ostiral honetan, martxoak 2, 'Emeek emana' erakusketa irekiko da Montehermoso kulturunean. Emakumeen zeregin aktiboa eta bizipenak islatzen dituzten 63 irudik osatzen dute: gudu-zelaia, erbestea, tortura, kartzela, aktibismoa eta emakumeen ikuspuntutik sortutako borroka-planteamenduak, 1936tik aurrera.

Martxoaren 6an, 'Oroimen historikoa emakumeen ikuspuntutik. Emakumeen esperientzia kolektiboa eta historikoa berreskuratzen' hitzaldia emango da, Montehermoson; martxoaren 13an, bestetik, beste errealitate batzuen ikuspuntuari helduko zaio, 'Feminismo periferikoak: feminismo beltzak eta feminismo anitzak mundu islamiarrean' hitzaldian, Goiuri jauregian. Martxoaren 14an, azkenik, 'La luz de aquella tierra' filma oinarritzat duen zineforuma egingo da Montehermoso kulturunean; Mexikon erbesteratu behar izan zuten emakume errepublikarren historia kontatzen du filmak.

Horretaz gain, martxoaren 8an udaletxeko fatxada lilaz argiztatuko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios