https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Txoriak txori!' zirku-ikuskizuna izango da bihar, Gasteizen

'Txoriak txori!' zirku-ikuskizuna izango da bihar, Gasteizen
Kulturklik

Emanaldia Umandi ikastolako patioan izango da, 19:30ean

PAUL PICADO

'Txoriak txori!' izeneko zirku-ikuskizuna izango da bihar ostiralean, Gasteizen. Emanaldia Umandi ikastolako patioan izango da, 19:30ean, eta sarrera doan. Ikuskizun hau, uztaileko lehen hamabostaldian antolatuko diren Dibertikale kale-ikuskizunen zikloaren barruan egingo da, eta helburua kaleko animazio-ikuskizunen bidez, haurrek, eta oro har, familiek, gozatzea da.

Sarini zirkuak prestatu du, eta hizkuntza unibertsal, poetiko eta dibertigarria nagusi dira. Protagonista, Sara Alvarez alegia, zenbait emoziotatik igarotzen da eta umorea erabiltzen du, betiere txoritxo bat lagun duela. Ikuskizun honetan, aireko begira, bertikalak, hula hop-ak eta labana-jaurtiketak ikusteko aukera egongo da.

Zirku-konpainia Sara Alvarezek sortu zuen. Baina horren aurretik hamar urte eman zituen Buenos Aireseko Circortito konpainian, 2006. urtetik 2016. urtera arte, eta kale antzerkiko eta arte eszenikoetan jaialdirik onenetan parte hartu zuen, hala nola Espainian, Portugalen, Italian, Argentinan eta Hego Korean, besteak beste 'DesPistaDos', 'No hay 2 sin 3' eta 'Lo bueno viene en frascos pequeños' ikuskizunetan.

Haurtzaroa koltxoneta arte eman zituen, gimnastika artistiko eta kirol gimnastika entrenatzen, eta pixkanaka akrobazien munduan sartu zen. Azkenean, zirkuan berariaz trebatzen hasi zen Gasteizen, Arte Eszenikoen Tailerreko malabar programa batean, eta gero Buenos Airesera joan zen goi-mailako zirku-ikasketak egitera. Han sortu zuen hain zuzen ere Circortito konpainia. Horrekin batera zirku eskolak ere eman zituen. Gaur egun, zirku-eskolak ematen ditu Zirkozaurren (Bilbo) eta Txiribueltan (Gasteiz).

Temas

Euskera