Borrar
Txomin Peillen. euskaltzaindia

Txomin Peillen idazle eta euskaltzaina hil da

Ibilbide luzeko literatura-gizonak 45 argitalpen baino gehiago idatzi zituen, tartean, saiakerak, eleberriak eta ipuinak

zurekin

Igandea, 11 abendua 2022

Comenta

Txomin Peillen Karriburu (Paris, 1932) idazle eta euskaltzaina hil da, 90 urte zituela. 45 argitalpen baino gehiago idatzi zituen, tartean, saiakerak, eleberriak eta ipuinak. 'Gauaz ibiltzen dana' eleberria izan zen lehenbizi argitaratu zuen lana, eta intzestua eta pedofilia gai nagusitzat zituen 'Minotauro' (2021) izan zen bere azken eleberria.

1962an Igela euskal aldizkari heterodoxoa sortu zuen Jon Miranderekin batera. Zaitegi, Ibigañabeitia, Mitxelena eta Arestiren gertuko, belaunaldi eta euskal herri desberdinen arteko zubi lana egin zuen Txomin Peillenik. Mirande eta Arestirekin batera, euskal literatura modernoaren aitatasuna ere aitortu zaio.

Idazle oparoa izan zen eta literatur genero gehienetan idatzi zuen: eleberrigintzan nobela beltza bereziki, ipuinak, poesia, haur literatura, dibulgaziokoa eta saiakera. Bereak dira, besteak beste, 'Zaldi beltzak zeruan', 'Izal Gorria', 'Mende joanaz', 'Kristina Bolsward', 'Animismua Zuberoan' eta 'Biziaren hiztegiaz'.

Manuel Lekuona zein Txomin Agirre sariak eskuratu zituen eta Euskal Pen elkarteko ohorezko kide izan zen. 60ko hamarkadatik zegoen Euskaltzaindiari lotuta, eta 88an euskaltzain oso izendatu zuten.

Lehen Munduko Gerrako bi urte Zuberoan egin zituen ama eta anaiarekin baina Paris izan zuen bizitoki bizitzaren lehen erdian. Sorbonako Unibertsitatean eskuratu zituen Biologia, Filologia Hispanikoa eta Hezkuntza Zientzietako lizentziaturak. Gerora, doktoratu zen Euskal Filologian Bordelen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Txomin Peillen idazle eta euskaltzaina hil da

Txomin Peillen idazle eta euskaltzaina hil da