Borrar
Ingelesen zelaia egur-fabrikarekin eta La Perlako kaiarekin erakusten digun argazkia.
'Txio ta Txio' bideoak, Bilboko ondarea eta historia ezagutzeko aukera paregabea

'Txio ta Txio' bideoak, Bilboko ondarea eta historia ezagutzeko aukera paregabea

Bideoen hirugarren edizioa, eta astean bitan 80 segundoko bideoak ikusgai izango dira

Paul Picado

Miércoles, 3 de junio 2020, 21:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Txio ta Txio' bideoen hirugarren edizioa hasi da dagoeneko. Bideoen xede nagusia Bilboko historia eta ondarea hobeto ezagutzea da. Horretarako, 80 segundo inguruko bideoak zabalduko dituzte Bilboko Udalaren sare sozialetatik, Bilboko zenbait auzori buruzko informazioa emateko, hala nola, Arangoiti, Deustu, Ibarrekolanda, Sarriko, San Inazio eta Elorrieta auzoei buruzkoa. Bideoak astean bitan emango dituzte, astelehen eta ostegunetan, eta euskaraz zein gaztelaniaz izango dira.

Ekainean bertan, joan den astelehenean Arangoitiri buruzko bideoa eman zuten, eta gaur, Deustu eta bere erriberari buruzko bideoaren txanda izango da. Uztaila, abuztua eta irailean gainerakoen bideoak izango dira, eta urrian, auzo guztien bideoak aldi berean emango dira. Bilboko hiriari buruzko istorio labur horiek norberak bere profiletan ere parteka ditzake.

Bideoen edukiari dagokionez, hiriaren istorioari buruzko zati txiki eta bereziak izango dira, eta protagonistak, bitxikeriak, pertsonaia ezagunak eta zenbait pasadizo izango dira. Horrenbestez, Bideoak ikusi nahi dituenak, esan bezala, Bilboko Udalaren sare sozialetara, Bilbao Izan-en Facebookera eta Bilbao Kulturaren Instagramera jo beharko du.

Bestalde, aurreko edizioetako bideoak Bilbao Kulturaren YouTubeko kanalean ere ikus daitezke. Bideoen artean, pasadizo xelebre ugari daude, esaterako, Zurbaran familia batek 1976. urtean ikusi zuen objektu hegalari ezezagun bati buruzko pasadizoaren azalpena, edo Txurdinagan dagoen dragoiari buruzkoa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios