Borrar
Txileko Unibertsitatean euskal migrazioa hizpide duen ekimen bat ospatuko dute gaur

Txileko Unibertsitatean euskal migrazioa hizpide duen ekimen bat ospatuko dute gaur

Egitasmo honek hitzaldi bat, dokumental baten emanaldia eta mahai-inguru bat uztartuko ditu

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 27 de agosto 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Txileko Unibertsitatean euskal migrazioa hizpide duen ekimen bat ospatuko dute gaur, abuztuak 28. Irailaren 8an Euskal Diasporaren Nazioarteko eguna izango da. Hori dela bide, euskal komunitateak presentzia handia duen hainbat herrialdetan zenbait jarduera antolatu dituzte.

Euskal Diasporaren egunarekin erlazionaturik dagoen hitzaldi hau Txileko Unibertsitateko Juan Gomez Millas campusean ospatuko da. Bertan euskal migrazioaren aurkezpen mintzaldi bat, ikus-entzunezko baten emanaldia eta mahai-inguru bat antolatu dira. Egitasmo honek euskaldunen migrazioei buruzko datu historiko batzuk aditzera ematea eta hauek aztertzea izango du xede, ondoren istorio pertsonal hauexek ikasgelara ezagutzera emateko helburuarekin.

Ekintza honen hasieran Txileko Unibertsitatean lan egiten duen Euskara eta Euskal Kultur irakurlea den Mireia Orbegozok euskaldunek Txilen izan duten paper historiko garrantzitsuari buruz mintzatuko da. Bertara heldutako euskal emigranteen nondik-norakoak aztergai izango dituena.

Ondoren, Maite Alberdi zuzendariaren «Yo no soy de aquí» dokumentala ikusteko aukera izango dute bisitariek. Ikus-entzunezko honen protagonista jatorri euskalduna duen emakume bat da, Josebe, aspalditik Txilen bizi dena. Josebe zaharren egoitza batean dago eta egoitza horretan egiten duen bizitza dago erakusgai filmean: bertako kideekin duen harremana, hizketaldiak edota gaztetako oroitzapenak, besteak beste. Josebe euskaraz eta erderaz mintzatzen da eta ikus-entzunezkoak euskaldun honek atzerrian bizi izan dituen hamaika abentura aztertzen ditu.

Azkenik, mahai-inguru bat egingo dute, eta bertan Joseberen semea den Jon Zarrantz izango da gonbidatu berezia. Mahai-inguru honek familiaren istorioa eta euskal migratzaileen seme izatearen esperientzia izango du hizpide. Era berean, euskal migrazioaren nondik-norakoen inguruko eztabaida bat egingo dute. Bertan bisitariek euren esperientzien inguruan mintzatu edota Zarrantzi galderak egin ahal izango dizkiote.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios