

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Miércoles, 23 de agosto 2017, 02:22
Bilbo VR aplikazio mugikorra plazaratu du Binary Soulek, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, euskarazko softwarea sustatzeko programaren esparruaren barruan. Aplikazioa Bizkaiko turismoa eta kultura-aberastasuna sustatzeko sortu da; izan ere, bide ematen du modu birtualean dozena bat leku bisitatzeko, hala nola Bilbao Guggenheim museoa, San Mames Barria, udaletxea eta Aldundiaren Jauregia, Aldundiak jakinarazi duenez.
Espazio horietako bakoitzean, interakziorako aukera ematen du barruko zein kanpoko 360 graduko irudien bidez, gaueko moduan zein egunekoan. Halaber, informazio zehaztua eskaintzen da leku horietako bakoitzaren historia, arte eta erabilerari buruz, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Ukimen-nabigazioaren moduaz gainera, app honek beste birtual bat du, cardboard motako betaurrekoekin erabiltzen dena.
Bilbo VR aplikazioa doan deskargatu daiteke gailu mugikorretan, Android nahiz iOS sistemetakoetan, Apple eta Googleren on-line dendetan, eta, momentuz Bilboko espazio ezagunenak besterik eskaintzen ez badu ere, hazteko asmoarekin sortu da, hots, Bizkaiko beste udalerri batzuetako espazioak ere izango ditu.
Bilboko Binary Soul kooperatiba teknologikoak garatu du aplikazioa, eta, aurreko proiektuetan bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak lagundu dio zeregin horretan, euskarazko softwarea sustatzeko dituen programen bidez.
Foru Erakundeak teknologia berriak «euskararen erabilera sustatzeko, batez ere, gazteenen artean» baliabide direlakoan dago. Bizkaiko Foru Aldundiarekiko lankidetza-esparru horretan, Binary Soul kooperatibak beste proiektu batzuk garatu ditu, hala nola Sorginen Kondaira bideojokoa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.