https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Turismoak uztailean Euskadin gora egin du hirietan eta landa eremuan, berriz, jaitsiera sumatu du

Turismoak uztailean Euskadin gora egin du hirietan eta landa eremuan, berriz, jaitsiera sumatu du

328.082 pertsonak bisitatu dute euskal lurraldea uztailean

UNAI SARRIUGARTE

Turismoak Euskal Autonomia Erkidegoan gora egin du hirietan eta landa eremuan, berriz, jaitsiera sumatu du. Aurtengo uztailean %1,7 igo da hotelen okupazioa pasa den urteko hilabeteko datuekin alderatuz gero. Bertara etorritako bisitarien kopurua %4,9 igo da. Edonola ere, hiru probintzietako landetxeen zifrak %5 egin du behera.

Aipatu dugunez turisten kopuruak nabarmenki egin du gora. Aurtengo uztailean 692.414 gau igaro erregistratu dira bertan. Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban joan den urtean baino %4,9 bisitari gehiago egon dira. Era berean, 328.082 pertsonak bisitatu dute euskal lurraldea uztailean.

Landa eremuko datuak ordea ez dira hoteletakoak bezain onak. Izan ere, landetxeetako turismoak nabarmenki egin du behera. EAEko landetxeetan %6,6 gau gutxiago igaro dituzte bisitariek uztailean, eta %5 turista gutxiago jaso izan ditu Euskal Autonomia Erkidegoak turismo mota honetan.

21.471 turista erregistratu dira sektore honetan uztailean, bertako landetxeetan 64.462 gau igaroz. Gehienbat Gipuzkoa eta Bizkaiko probintzietako landetxeek sumatu dute beherakada handiena. Araban, berriz, zifrak gora egin du.

Bestalde, Nafarroan 111.676 turista erregistratu dira aurtengo uztailean. Bisitari hauek 214.313 gau igaro dituzte autonomia erkidego honetan. Aurreko urteko hilabete honekin alderatuz gero, %5,3 gau gehiago pasatu dituzte.

Hego Euskal Herrian turismoak nabarmenen gora egin duen lurralde historikoa Gipuzkoa izan da, %8 gau gehiago igaro baitituzte aurtengo uztailean, eta %6,3 turista gehiago izan dira bertan.