https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Turismoak errekorra lortu zuen iaz Euskal Autonomi Erkidegoan

Turismoak errekorra lortu zuen iaz Euskal Autonomi Erkidegoan
Maika Salguero

3,7 miloi bisitari jaso zituen EAEk 2018. urtean, 2017. urtean baino 140.000 bisitari gehiago

UNAI SARRIUGARTE

3,7 miloi turistak bisitatu zuten Euskadi 2018. urtean. Iaz, 2017an baino 140.000 bisitari gehiago jaso zituen eta horrek %4ko gorakada suposatzen du. Era berean, nabarmentzekoak dira turista atzerritarren eta udaldiko hileetatik kanpo izan diren hazkundeak. Miloi erdi atzerritar inguru etorri ziren Euskadira pasa den urtean. Halaxe adierazi zuen Alfredo Retortillo turismo sailburuak duela hilabete bat ospatu zen Turismo Konferentzia Sektorialean.

Iazko datuak oso erakargarriak dira beste urte batzuekin konparatuz gero. Urtero izaten dugun hazkundea goraipatzekoa da. Iaz %4ko gorakada izan genuen 2017. urtearekin konparatuta. Ildo beretik, berdina gertatzen da 2017. urtea aurreko urtearekin konparatuz gero. Eta 2.016 urtetik 2.017.era %4,4ko hazkundea egon zen.

Bizkaia da turista gehien erakartzen dituen probintzia, 1.600.000 bisitari ingururekin 2018. urtean. Honek %3,3ko hazkundea suposatzen du 2017. urtearekin alderatuta. Gipuzkoak jarraitzen dio bigarren postuan 1.175.000 bisitarirekin. Azken hau, EAEko turista hazkunde handiena izan duen probintzia izan da, %7,1eko gorakadarekin. Rankinean azken postua Arabak dauka, 430.000 bisitarirekin 2018an. %3,7ko jaitsiera izan zuen pasa den urteko uztailean 2017. urteko uztailarekin konparatuz.

2018. urteak hazkunde desestazionalizatuago bat izan du. Hori dela eta, maiatza (% +7,1), iraila (% +5,3) edota azaroa (% +7,5%) bezalako hilabeteek uztailak (+2%) eta abuztuak (+4,7%) baino hazkunde erlatibo handiagoak izan dituzte. Eboluzio arraro xamarra pasa diren azken urteekin alderatuz gero.

Turismoak Euskadiren barne BPGaren igoera nabarmen bat suposatzen du. 2017. urtean Euskadin bisitariek egin zuten gastua 4.473.562 eurokoa zen, EAEko barne produktu gordinaren %6,1a.

Temas

Euskera