https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Turismoa aberastasuna eta enplegua sortzeko eragile izateko elkarlana nabarmendu dute Arabak eta Jaurlaritzak

Urtarrila eta azaroa bitartean, bisitarien sarrerak eta hoteletan egindako gaualdiak 399.0000 eta 684.000 izan ziren

I.AGOTE

Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak turismoak 2017. urtean Araban izandako bilakaera positiboa nabarmendu dute, eta turismoa lurraldeko eskualdeetan aberastasuna eta enplegua sortzeko eragile izango bada, "modu bateratuan lanean" jarraitu behar dutela adierazi dute.

Cristina Gonzalez Arabako Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo diputatuak eta Alfredo Retortillo Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak Arabako Turismo Mahaiari igorritako mezua izan da. Mahaian Gasteizko kuadrilletako eta udaleko ordezkariak biltzen dira, eta astelehen honetan Retortillok ohiz kanpoko parte hartzea izan du.

Horrela, Arabako Aldundiak eta Jaurlaritzak bat egin dute 2017an turismoaren aldagai nagusiek izan duten bilakaera positiboa aipatzean. Urtarrila eta azaroa bitartean, bisitarien sarrerak eta hoteletan egindako gaualdiak 399.0000 eta 684.000 izan ziren, hau da, 2016an baino %6,8 eta %3,6 gehiago, hurrenez hurren. Goranzko joera hori Arabako landetxe eta landa turismoko establezimenduetan ere mantendu da.

Gonzalez eta Retortillok iazko ekitaldiko emaitza onak nabarmendu dituzte eta elkarlanean jarraitzeko asmoa berretsi dute, "turismoa aberastasuna eta enplegua sortuko duen jarduera iraunkor moduan finkatzeko, bai Araban bai Euskadin".

Gainera, kuadrillekin batera, epe ertainerako eta luzerako turismoaren sektorearen erronkak aztertu dituzte. Adierazi dute erronka horiek lortzeko ezinbestekoa dela erakunde guztien arteko lan bateratua, kalitatezko eskaintza sortzeko eta hori modu egokian zabaltzeko; modu horretan, bisitariak erakartzeko eta, batez ere, egun gehiago igaro ditzaten lortzeko.

Alfredo Retortillok Eusko Jaurlaritzaren turismo politikaren ardatz nagusiak zeintzuk diren azaldu ditu eta Cristina Gonzalezek Arabako Aldundiak Madrilgo Fitur Turismoko Nazioarteko Azokan aurkeztuko dituen proiektu eta ekimenak aurreratu ditu. Azoka urtarrilaren 17an irekiko da, Madrilen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos