https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Turislanek 302 lanpostu eskainiko ditu

Turislanek 302 lanpostu eskainiko ditu

Gipuzkoako turismoko emplegu azokak euskal eremura egingo du salto bere hirugarren edizioan

UNAI SARRIUGARTE

Turislan azoka Iruneko Ficoba aretoan ospatuko da datorren martxoaren 25 eta 26a bitartean. Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuak, aurkeztu ditu egingo den hirugarren azokaren inguruko parte-hartze datuak. Berak esan duenez, Turislan kalitatezko enplegua sustatu eta sortzeko egiten da. Era berean, prentsaurrekoan Andrea Sarratea Ficobako zuzendaria eta Maite Cruzado turismo zuzendaria egon dira.

Pasa den bi urteetan azokak izan zuen arrakastarengatik, aurten Gipuzkoako Diputazioak eta Euskal Gobernuak ekimena Euskal Autonomi Erkidegora zabaltzea erabaki dute. Hori dela medio, azokak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Garapen Agentzien Euskal Elkartearen laguntza jasoko du.

Azokan 50 erakunde eta enpresak hartuko dute parte. Bertan, arlo ezberdinetako enpresak egongo dira: enplegu zerbitzu, merkataritza, agentzia, formakuntza, hotel eta ostatuak besteak beste. Lehenago aipatu bezala, 302 izango dira azokan eskainiko diren lanpostuak. Izan ere, hauetako 150 aurretiaz plazaratuak izan ziren Turislan azokaren webgunean.

Bestalde, aurten azokan iragarkien tabloi bat aurkeztuko da nobedade bezala. Bertan, Turislanen plataformara igo ez diren lanpostuak agertuko dira. Dagoeneko 140 eskaintza daude argitaratuta eta zifra hau hurrengo egunotan handitzea espero da.

Temas

Euskera