https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Tremenda Jauría eta La Mare taldeen boloa, Jimmy Jazzen

Tremenda Jauría taldeko kideak, The Beatles-en irudi famatua emulatzen./Jairo Vargas
Tremenda Jauría taldeko kideak, The Beatles-en irudi famatua emulatzen. / Jairo Vargas

Oraindik ez dute adierazi kontzertua zer ordutan hasiko den

PAUL PICADO

Tremenda Jauría eta La Mare taldeen boloa izango dugu gaur Jimmy Jazz aretoan. Aretoko ateak 20:30ean irekiko dituzte, baina oraindik ez dute adierazi kontzertua zer ordutan hasiko den. Sarrerak Interneten (11,50 euro, kudeaketa-gastuak barne hartuta) edo leihatilan (13 euro) eros daitezke.

Tremenda Jauría 2016. urtean sortutako Madrilgo taldea dugu. Cumbia-punk, reggaeton lehiakorra eta musika elektronikoa bateratzen ditu, eta, hori dela eta, 'cumbiaton' edo 'electrocumbia' delako estiloa sortu dute. Abestiak konpromiso sozial eta politikoari, feminismoari eta antikapitalismoari buruzkoak dira batik bat.

Taldearen helburuetako nagusienetakoa reggaetonaren aurreiritziaren kontra borrokatzea da, eta abesti askotan «Auto-Tune para el pueblo» esaldia erabiltzen dute, hain zuzen ere abeslari askok aplikazio hori erabiltzen dutelako ahotsa modulatzeko, baina ez dute onartzen erabiltzen dutela. Tremenda Jauría taldeko kideek, berriz, aho betean adierazten dute badarabiltela. Guztira, lau disko kaleratu dituzte, lehenengoa 2016. urtean, 'Mordiendo' izenekoa, eta azkena, 2019an, 'IV' izenekoa.

Bestalde, La Mare Cádizko kantautorea da, gaur egun, Madrilen bizi dena eta azaken lana duela bi urte kaleratu duena. Kantautore feministen belaunaldi berrikoa da, eta bere abestietan zeharka aritzen da horri buruz. Izan ere, bere ustez, feminismoak pertsona guztiena izan behar du.

Temas

Euskera