Gero eta gehiago, etengabeko abiadura bizkorrean, erakunde politikoek, administrazioak oro har, baita enpresa ugarik ere, herritarra, bezeroa, ordenagailura bultzatzen dute, aurrez aurreko kudeaketaren kaltean. Gaur egun, ez dira gutxi nahitaez ordenagailu bidez egin behar izaten ditugun zuzemenak.
Publicidad
Ulergarria da, bide hori aukeratzen duten enpresa eta erakundeentzat onuragarri delako, langile gutxiagorekin ekoizpena biderkatzen dutelako. Beste kontu bat da herritarron kasua, batez ere zaharrontzat, baina ez guretzat bakarrik. Gaur, eta zeresanik ez bihar edo etzi, ordenagailuarekin edo eskuko telefonoarekin trebatu ez dena ez da inor, ez da herritar osoa, menpekoa baizik.
Askorentzat, ezinbestekoa da kanpoko laguntza hainbat zuzemen burutzeko eta ez garrantzi handiko zuzemenak soilik. Trebetasun hori gabe, ezingo duzu osasun zentroan arreta jaso, ezingo duzu txertoaren ziurtagiria lortu, ezingo duzu erakunde askorekin harremanetan jarri, ezingo dituzu faktura batzuk ordaindu.
Askotan, laguntza hori gazteagoengandik dator eta hori bera iraultza da mundu tradizionalarekiko. Oraintsu arte, jakinduria goitik behera zetorren, zaharrak ziren irakasle eta gazteak ikasle. Horrela funtzionatu du munduak mendeetan. Gaur horizontalagoa da, are gehiago, behetik gora ere badator. Aski da ingururik hurbilenera begiratzea hori egiaztatzeko.
Eta zer egin bide telematikoan gaitasunik ez dutenek inguruan laguntza hurbilik ez badute? Batzuentzat beranduegi izan daiteke ezinbesteko trebetasuna eskuratzeko edo, zuzenean, ez dituzte eskura beharrezko diren tresnak. Bada, kasu horretan, erakundeek lagundu behar dute eta hori betetzen ez den neurrian trebetasun telematikoak dituztenek eskaini dezakete laguntza hori, gazte zahar nahiz erdipurdiko. Hasi dira horrelakoak gertatzen bazterretan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión