Euskal zientzialariak zelula berriak birsortzea ahalbidetuko duten apositu aitzindariak sortzen ari dira
Proiektuaren bultzatzaileak Gasteizko Transfusio eta Giza Ehunen Zentroko eta Mondragon Unibertsitateko zientzialariak dira. Izan ere, gero eta gehiago dira gizartean zauri kronikoak dituztenak, eta ehun pertsonatik batek horietako bat jasango du.
UNAI SARRIUGARTE
Asteartea, 4 maiatza 2021, 21:44
Gasteizko Transfusio eta Giza Ehunen Zentroko eta Mondragon Unibertsitateko zientzialariak apositu aitzindariak sortzen ari dira, zelula berriak birsortzea ahalbidetuko dutenak. Izan ere, gero eta gehiago dira gizartean zauri kronikoak sufritzen dituztenak, ehun pertsonetatik batek horielako bat sufrituko duelarik.
Hauexek apositu biobateragarriak izango dira, baita xurgatzaileak ere. Era berean, azalaren birsorkuntzan lagundu ahal izateko euskarri egoki bat izan beharko du. Bideodagradagarriak ere izan beharko dute horiek, hau da, sendatzearekin batera horiek desagertu beharko dira, ehun berriei edonolako kalterik ez eragiteko asmoz.
Gehienbat zauri kronikook adineko pertsonak eta aurretiko patologiak dituztenak izango dituzte, presioko ultzerak, oin diabetikoa eta gaur egungo metodoen bidez sendatzen zailak diren bestelako zauriak garatzeko joera izango dutelarik.
Elektroespinin teknologia baliatzen dute horretarako, aplikazio medikoetan asko aztertzen den teknologia dena. Teknologia hau erabiliz lortzen dituzten aposituak eskala oso ñimiñoetako zuntzak dira. Ondorioz, eskala horietako zuntzek eskaintzen dute gainazal handia zelula horiek atxikitzeko eta profileratzeko balioko du.
Gorputzean zelulaz kanpoko matrizea molekulez, proteinez eta karbohidratoz konposatutako sare bat bezalakoa da, eta ezinbestekoa da zelulak bizirauteko eta birsortzeko ere. Hortaz, ikertzaileek apositu horiek matrize hori imitatzea izango dute xedetzat, zelula berriek non birsortu izan dezaten.
Dena den, lan eskerga ez da hor bukatzen, Ingeniariek, Kimikariek eta Ingeniaritza Biomedikoko Graduko ikasleek sortutako taldeak, gainazalen funtzionalizazioa jorratzen du, hau da, fabrikazioen prozesuaren hainbat fasetan eragiten du, aposituei propietateak eransteko, hain zuzen ere.