https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Terra Willy, planeta ezezaguna' estreinatuko da gaur, euskaraz

'Terra Willy, planeta ezezaguna' filmaren azala./
'Terra Willy, planeta ezezaguna' filmaren azala.

Animaziozko filma proiektatuko dute gaur, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako zenbait zinema aretotan

EL CORREO

'Pirata Arratoia eta hazteko beste hainbat abentura', 'Dragoi Bola Super Broly', 'Lego 2' eta 'Udare erraldoiaren istorio harrigarria' eta beste zenbait film azken boladan proiektatu ondoren, Zinema Euskaraz programak Eric Tosti zuzendari frantsesaren 'Terra Willy, planeta ezezaguna' animaziozko filma estreinatuko da gaur euskaraz, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako zenbait zinema aretotan.

Programaren arduradunek jakinarazi dutenez, «erritmo biziko» filma da, eta «dibertsioa, ikasteko aukera, umorea, hausnarketa eta zientzia fikzioko zinemari eginiko erreferentziak» eskaintzen ditu. Abentura honetan, Eric Tosti zuzendari frantsesak eta TAT Productions etxeko lantaldeak «unibertso berri bat» sortu dute, «irudimena dariona, animalia eta landare espezie harrigarriz betea, eta aberastasun handiaduena testuretan, koloreetan eta diseinuan».

Willy mutikoa gurasoekin joango da bidaian, espazioko misio baten harira. Istripu baten ondorioz espazio ontzia suntsituta geldituko zaie eta Willy airean aterako da larrialdiko kapsula baten barruan. Hala, gurasoengandik urrutiratuko da eta planeta basati eta ezezagun batera iritsiko da. Ondoan izango ditu Buck biziraupeneko robota eta Flash lagun estralurtar berria, eta Willyk berriro gurasoekin elkartzeko modua bilatuko du. Bilaketa horretan, mundu berri liluragarri horretako sekretuak ere aurkituko ditu.

Bilboko Alhóndiga eta Multis, Iruñeko Golem La Morea, Donostiako Principe, Gasteizko Florida eta Durangoko Zugaza zinema aretoetan eta Zornotzako Zornotza Aretoan estreinatuko da filma. Azkenik, Zinema Euskaraz programako arduradunek gogoratu dute denboraldi honetan gehien espero den euskarazko estreinaldietako bat maiatzaren 10ean iritsiko dela: «Pokemon: Pikatxu Detektibea».