Borrar
Urgente El Gobierno central ampliará el aeropuerto de Bilbao
ternua.com
Ternua eta Loreak markek bat egin dute, moda eta kirol arropa uztartzeko helburuarekin

Ternua eta Loreak markek bat egin dute, moda eta kirol arropa uztartzeko helburuarekin

Ternua kirol eta mendi arropetan espezializatutako taldea da. Loreak, berriz, kalerako arropa ekoizten du

unai sarriugarte

Miércoles, 22 de mayo 2019, 20:05

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ternua eta Loreak markek bat egin dute, moda eta kirol arropa uztartzeko helburuarekin. Ternuak agiri baten bidez helarazi duenez, Euskal Herriko jantzi sektoreko enpresa bi ezagun hauek aurrea hartu diote moda eta outdoor deituriko arropa fusionatzeko fenomenoari.

Kirol eta mendi arropetan espezializatutako taldea da Ternua Group. 1994. urtean jaioa, naturarekin konektatu nahi duten eta arima abenturazalea eta outdoor grina duten pertsonak janztea du helburu. Markak zenbait mendizale ospetsu jantzi ditu: Alberto eta Felix Iñurrategi esaterako.

Ternuak, Lorpen eta Astore markekin batera, bere jantziak eskaintzen ditu Europako, Asiako eta Ameriketako 50 herrialdetako 1.200 saltokitan. Gaur egun, 200 langiletik gora ditu Arrasateko taldeak. Taldeak ingurumenaren alde lan handia egiten du. Hori dela bide, lau bale adoptatu ditu WDC elkartearen bitartez.

Loreak Mendian, berriz, Donostian sortu zuten duela 24 urte. Lore baten irudia zuten elastikoekin ospe handia lortu zuten Euskal Herrian, eta, ondoren, beste eremu batzuetara hedatu ziren, batez ere Espainiara eta Kataluniara. 2017. urtean Loreak Mendian marka, Loreak deitzera pasa zen.

Ternua Groupek nabarmendu duenez aurrerantzean Loreak Arrasateko taldearen barnean egongo da. Antolatzaileek prentsa ohar batean esan dutenez: «Loreak Ternua Group taldean gehitzeak konpainiaren hazteko estrategiari erantzuten dio, baina, modu organiko batez ez ezik, garapen korporatiborako aliantzak bilatuz ere egin nahi du. Era horretan modu errentagarri eta bereizi batean hazi ahal izateko».

Izan ere, azken urteotan modako arropa eta kirol jantziak uztartze dituen moda izugarri handitu eta merkaturatu da. Segmentu honek hazteko ahalmen handia aurkezten du, eta Ternuak eta Loreak markek fusioaren alde apustu egitea erabaki dute. Hortaz, uztartze berri honek, kalitate handiko arropa eta osagarriak eskainiko dizkio merkatu berriari.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios