https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Teknologia adimentsuen arloko puntako enpresek beren lana aurkeztuko dute TransDi 1. foroan

SERGIO EGUÍA

Gorka Urtaran alkateak Gasteizen enpresa arloko eraldaketa digitalari buruz egiten ari den TransDi 1. foroaren irekieran hartu du parte. Ia 300 enpresa txiki eta ertainek hartzen dute parte GAIA klusterrak antolatutako ekitaldian, zeinean 20 enpresak baino gehiagok lan-esparru ezberdinetarako (industria, lurraldea eta gizartea) sistema adimentsuak baliatzen dituzten hainbat negozio-soluzio aurkeztuko baitituzte.

Alkatearekin batera, lehendakari Iñigo Urkullu, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapia eta diputatu nagusi Ramiro González izan dira TransDi 1. foroaren inaugurazioan. Kutxabankek Biosferaren ibilbidean duen eraikinean egiten ari da foroa. Bertan izan dira, halaber, Udal administrazioaren zinegotzi Carlos Zapatero eta lurraldeko enpresa-erakunde nagusietako ordezkariak.

Urtaranek Udala hiri adimentsuaren alorrean sustatzen ari den proiektuez hitz egin du, zeinak gehien bat Vitoria-Gasteiz Smart Green City Planean sartuta baitaude. Era berean, Industriari Laguntzeko Plana aipatu du, besteak beste, industrialdeetan banda zabala hedatzea aurreikusten baitu. Azkenik, eraldaketa digitalaren alorrean prestakuntzak duen garrantzia azpimarratu du alkateak, eta Gasteizen alor horretan egiten ari diren esperientziak nabarmendu ditu, esate baterako, aurten EHUk automozioaren alorrean ezarri duen gradu duala.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos