Hoy concluye tu prueba gratuita
Navega sin límites con nuestra oferta de lanzamiento durante este fin de semana
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Si te gusta, on+ es mucho más
¿Quieres seguir navegando sin límites?
OFERTA DE LANZAMIENTO
Suscríbete ahora y disfruta2 MESES GRATIS
Precio de la suscripción 4,95€/mesGaur gauean tarte dibertigarria pasatu nahi baduzu, Kubik aretoan izango duzu hori egiteko aukera, izan ere, Rober Bodegasek eta Alberto Casadok osatutako Pantomima Full bikote komikoaren emanaldia izango da. Aretoko ateak 22:00etan irekiko dituzte baina emanaldia handik ordu erdira hasiko da. Sarrerak Interneten eta leihatilan bertan eros daitezke. Gogoan izan 16 urtetik beherakoek nagusi batekin joan beharko dutela.
Pantomima Full bikoteak bideo laburrak batik bat egiten ditu eta gizarte-sareetan partekatzen ditu. Baina bere esketxek ez dute Interneten bakarrik arrakasta; areto eta antzokietan ere ikusgai izango dira. Gazteak izan arren urte asko daramatzate komedia egiten, baina bideoetan agertzen diren pertsonaiak gure antzekoak direlako lortu du ospea. 'Se lo que hicisteis...' saioan egin ziren ezagunak, baina gidoilariak ere zirenez, gidoiak egiteko bakarrik deitzen zieten.
Hasiera batean 'Pantomima' izeneko show batekin ibiltzen ziren Alfil antzokian, baina oso jende gutxi joaten zenez, dirurik gastatzen ez zuten bideo batzuekin jendea erakartzea erabaki zuten, izan ere, gizarte-sareetatik zabal zitzaketen. 'Canallita' izeneko bideoarekin bat-batean arrakasta handia lortu zuten. Dena den, babesleekin egiten dituzten bideoekin bakarrik irabazten dute dirua, eta ez bisitengatik. Hilean bideo bat egiten dute.
Edozein gai aukeratzen dute bideoetarako, eta hasiera batean 15 eta 20 bideorekin ideiak agortuko zitzaizkiela uste zuten. Baina diotenez oraindik luzaroan egon daitezke bideoak egiten. Orain 'Pantomima' saioa egiteko deitzen diete, baina bere YouTubeko kanaletik kanpo ez egitea erabaki dute, bere lekua hori baita.