Borrar
Tamainaren arabera, txakurrek jasa dezaketen hotza

Tamainaren arabera, txakurrek jasa dezaketen hotza

Txikienen kasuan alarma gorria sei grado zero azpitik gainditzerakoan piztuko litzateke, hamabi zero azpitik handien artean

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Viernes, 15 de enero 2021, 15:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Elurrak badirudi ez gaituela zuzenean kolpatuko, hotzak bai, ordea. Eta gogor kasu batzuetan. Merkurioak balore baxuetan mantentzen da, neguan gaudela uneoro gogoraraziz. Horren aurrean, arropa bilakatu da arma onena; tipula bagina bezala, kapak eta kapak janzten ditugu beroa mantentzeko asmoz. Lana ez da horren erraza animalien kasuan. Eta tenperaturaren arabera «kritikoa» bilaka daiteke euren osasuna kanpoan hotz bada.

Hori dela eta, 2030eko Agenda eta Eskubide Sozialeko Ministeritzako Animalien Eskubideetarako Zuzendaritza Nagusiak ohar bat argitaratu du txakurren kasuan, kalera irten aurretik, kontutan hartzekoa. Egia da askotan 'jaka' moduko bat janzten zaiela hotzari aurre egiteko, baina ez du arazoa guztiz konpontzen. Horrelakoetan, hurrengo baloreetan gradu bat kentzeko azaltzen dute kalkuluak egiterako orduan. Gai honetan, tamainak garrantzi handia dauka: zenbat eta handiagoa izan, orduan eta hobeto jasango du hotza.

Egin duten taulan txakurrak hiru multzotan banatzen dira. Txikienek (chihuahua, adibidez) lau gradotan jartzen dute aurreneko 'hesia'. Izan ere, bertan, arrazaren arabera agertzen da aurrenekoz 'arriskua'. Egoerak okerrera egingo luke lau zero azpitik kasuan, eta «kritikoa» sei azpitik balorea heltzean. Hezetasunean bi gradu gehitu behar dira.

Kontuz autoan

Ertainen artean gauza ez da asko aldatzen. Baloreak berdin mantentzen dira, kritikoa ezean. Alarma gorria -12 gradotan piztuko litzateke, badirudienez erregistratuko ez dugun tenperatura. Eta handien artean? Ba lasaitasun gehiagoz har dezakegu egoera, baina gehiegi erlaxatu gabe. Multzo honetan sartuko litzateke, adibidez, artzain-txakur alemanana. Aurreneko marka grado bat zero gainetik pizten da, abisu laranja sei zero azpitik jada, eta egoera kritikoa hamabi zero azpitik.

Bide batez, luzatutako gomendioen artean ere eskatu dute autoa martxan jarri aurretik kotxean kolpe bat emateko. Izan ere, hotzari aurre egiteko katuak motorrean sartzen omen dira bero bila. Eta sorua ez zikintzeko, txoriei elikagaia emateko, hau leihoetan zein balkoian (plater zein kaiku batean) uzteko eskatzen dute, kalea zikinduko ez lukeen txoko batean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios