Borrar

Tamaina handiko hondakin-bilketa kanpaina, Etxebarrin

Ondakinak soilik asteartean 20.00etan eta asteazkenetan 8.00etan pilatu daitezke

elcorreo.com

Domingo, 15 de abril 2018, 23:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Etxebarriko Udalak jasotako hainbat zalantzen aurrean eta tamaina handiko hondakin-bilketarekin lotuta hautemandako ohitura txarrak direla-eta, informazio-kanpaina bat martxan jarri du.

Puntu interesagarri batzuk gogorarazi nahi izan du. Lehena: Soilik asteartean 20.00etan eta asteazkenetan 8.00etan pilatu daitezke. Bigarrena: Ordutegi honetatik kanpo Basauriko Garbigunera zuzendu behar da. Hirugarrena: Pilaketa etxeko hondakinen edukiontziaren ondoan izango da. Laugarrena: Bilketa ahalbidetzeko doako telefono bat dago: 900840230. Bosgarrena: Arau hauek ez betetzea zehatua izan daiteke.

«Udalak herritarren gehiengoaren ohitura onak eskertzen ditu, eta arau hauek betetzea higieneagatik eta beste herritarrenganako errespetuagatik eskatzen du», adierazi dute.

Baina zeintzuk dira bilketak barne hartzen dituen hondakin, tresna eta objektuak? Mota askotarikoak dira, izan ere. Altzariak: armairuak, oheak, koltxoiak, somierrak, sofak, sukaldeko armairuak, arraskak, mahaiak, aulkiak, komuneko altzariak... Etxetresna elektrikoak: garbigailuak, ontzi-garbigailuak, hozkailuak, sukaldeak, labeak, lehorgailuak, mikro-uhin labeak, berogailuak, xurgagailuak, erauzgailuak, josteko makinak, etxetresna txikiak (plantxak, irabiagailuak, xigorgailuak...)

Bilketa honetatik kanpo gelditzen dira honako objektu eta hondakin: lanetakoak, industriakoak, merkatal zein nekazal jatorrikoak, arriskutsuak, gurpilak, palet, pintura-potoak eta baita neurri zein pisu oso handikoak ere.

Beraz; hondakinak bakarrik asteazkenetan bilduko dira, hala dagoelako ezarrita egun bezala zerbitzu hori burutzeko. Hori dela-eta, Udaltzaingoak zaintza areagotuko du orain arte gertatutako jarrera desegokiak errepika ez daitezen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios