https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Taldeka Digitala programan aurretiko izen-ematea egiteko epea gaur bukatuko da

Programaren kartela./DEMA
Programaren kartela. / DEMA

Bizkaiko Aldundiak antolatzen duen ekimenak apirilaren 8an hasiko du bere jarduera eta doakoa izango da

EL CORREO

Mundu digitalean ekintzaile izateko Taldeka Digitala programan aurretiko izen-ematea egiteko epea gaur ostegunean amaituko da. Eskaerak hemen egin daitezke, eta programak apirilaren 8an hasiko du bere jarduera. Bizkaiko Aldunditik jakinarazi dutenez, arlo digitalean profil ekintzailea duten eta beren enpresa propioa sortzeko aukera begiztatzen duten pertsonen autoenplegua sustatzea da Taldeka Digitala programaren helburua.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak sustatu eta finantzatu duen programa presentziala eta doakoa izango da, eta xedea da parte hartzaileei mundu digitalean enpresa bat egokiro sortzeko metodologia, ikuspegia eta aholkurik onenak ematea, bai eta euren proiektua identifikatzeko eta arlo digitalari lotutako negozio ideia gauzatzeko behar dituzten tresnak ere.

Taldeka Digitala programan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: adinez nagusi izatea, Bizkaian bizitzea, langabezian edo lana hobetzeko prozesuan egotea, mundu digitalarekin loturiko negozio ideia bat izatea eta ekintzaile izan nahi izatea. Ez da beharrezkoa teknologiarekin loturiko prestakuntza zehatza izatea, eta, hobe bada ere, ez da beharrezkoa negozio ideia zehatz bat izatea.

Programak lau aste inguruko iraupena du, eta prestakuntza presentziala DEMAren instalazioetan izango da. Programa amaitutakoan, ideia edo proiektu bakoitza Demoday edo aurkezpen egun batean aldeztuko da ekintzailetza digitaleko eragileen aurrean.

Beste Taldeka batzuetan bezala, autoenpleguari buruz indarrean dagoen foru dekretuan ezarritako laguntza ekonomikoak lortu ahalko dira. 2019rako, 5.000 euro zenbatekoa ezarri da enpresa sustatzaileentzako.

Temas

Euskera