Suncine-Ingurumeneko Nazioarteko Jaialdia hastear da Gasteizen
ZINEMA ·
Aurtengoa hamazazpigarren edizioa da eta hamabi film dokumental ikusgai izango dirapaul picado
Asteazkena, 29 urtarrila 2020, 00:11
Suncine-Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia hasiko da astelehenean, eta aurtengoa hamazazpigarren edizioa izango da. Guztira hogeita lau izango dira, eta tarte horretan, hamabi film dokumental ikusgai izango dira Aldabe gizarte-etxean. Sarrera doan izango da, leku guztiak bete arte, eta film edo dokumentalak jatorrizko bertsioan emango dira, gaztelaniazko azpitituluekin.
Film horiek, Bartzelonako Suncine lehiaketaren 26. edizioan aurkeztutako film luze eta laburretatik hautatu dira. Film horiez gain, 'Oxigenoa Euskarari 6000 metroan ere' dokumentala ere emango dute, eta hor, zuzendaria eta espedizioan parte hartu zutenetako batzuk bertaratuko dira.
Bartzelonakoa jaialdi aitzindaria da, baina ingurumeneko zinemari buruzko munduko erreferente bihurtu da; horrela izendatu dute hain zuzen ere zenbait erakundek, NBEk esaterako. Gasteizerako aukeratutako zenbait filmak sariak ere irabazi dituzte kategoria desberdinetan.
Baina denak ez dira filmak edo dokumentalak izango; uraren kontsumo arduratsuari buruzko erakusketa bat antolatu da, nekazaritza ekologikoari buruzko hitzaldi bat eta txotxongiloekin egindako ikuskizun bat.
Astelehenean bertan AMVISAren erakusketa bat izango da, 'Gure kontsumoa litroz litro egiten da. Gure aurrezkia ere bai' izenekoa, eta otsailaren 21era arte ikusgai izango da, eta asteartean jada lehen bi filmak ikusgai izango dira. Alde batetik, Javier Calvok zuzendutako 'Tras las huellas del pasado', 19:30ean, eta bestetik, Elisenda Trilla eta Guillem Voltasen 'La Vall del Francolí, l'alé del camp', 20:25ean.