Borrar
Hamar finalisten irudiak. Basque Culinary Center
Sukaldeak errealitateak iraultzeko duen gaitasuna sarituko du Basque Culinary Center-ek hilaren 24an

Sukaldeak errealitateak iraultzeko duen gaitasuna sarituko du Basque Culinary Center-ek hilaren 24an

Irabazlea egun horretan emango dute ezagutzera, BCCren Nazioarteko Kontseiluak Italian egingo duen urteroko bileran

Amalia Ibargutxi

Lunes, 9 de julio 2018, 23:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Basque Culinary Center (BCC) sukaldaritza eskolak New York-eko jatetxe bat hautatu zuen aurreko astean Basque Culinary World Prize sariaren hamar finalistak ezagutzera emateko. Sari berezia da, sukaldaritzaren sektoreko ekimen eraldatzaileei leku egiteko sortutakoa eskolak eta Jaurlaritzak.

Enrique Olvera chef mexikarraren New Yorkeko 'Cosme' jatetxean eman zuen ezagutzera epaimahaiak hartutako erabakia: Anthony Myint (Estatu Batuak); Caleb Zigas. (Estatu Batuak); Dieuveil Malonga (Kongo/Alemania); Ebru Baybara Demir (Turkia); Heidi Bjerkan (Norvegia); Jock Zonfrillo (Australia/Eskozia); Karissa Becerra (Peru); Marc Puig-Pey (Espainia); Matt Orlando (Dinamarka/Estatu Batuak); Virgilio Martínez (Peru) dira finalistak.

Irabazlea hilaren 24an emango dute ezagutzera, BCCren Nazioarteko Kontseiluak Modenan (Italia) egingo duen urteroko bileran. Irabazleak 100 mila euro eskuratuko ditu, «sukaldaritzaren ahalmen eraldatzaile» hori adierazten duen proiektu baterako dohaintzan eman ditzan.

Balio komunak

Besteak beste, teknologian, ingurumenean, osasungintzan, elikagaigintzan eta garapen sozial edo ekonomikoan ekimen eraldatzaileak dituzten sukaldariak saritzea da asmoa, eta horregatik aukeratu ditu epaimahaiak. Askotariko proiektuetan egiten dute lan, «jasangarritasunarekin, ikerketarekin, osasunarekin, elikaduraren inguruko hezkuntzarekin edo biodibertsitatearekin lotutakoekin», besteak beste. Aurkezpenean hori azaldu dute Jaurlaritzako ordezkariek.

Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak aurkezpenean azaldu zuenaren arabera, euskal gizartearen «balio komunak, ahaleginaren kultura, konpromisoa, hobetzeko gaitasuna, bokazio berritzailea eta lehiakorra, emakume eta gizonentzako aukera-berdintasuna Euskadiren irudiari lotu eta nazioartera zabaldu» nahi dituzte horrela.

Irabazlea hamar finalisten artetik aukeratuko du Joan Roca –Celler de Can Roca jatetxeko chefa (Girona)– epaimahaiburua izango duen talde batek, BCCko Nazioarteko Kontseiluko sukaldariek osatuko dutena. Massimo Bottura (Italia), Gastón Acurio (Peru), Dominique Crenn (Estatu Batuak), Michel Bras (Frantzia), Yoshihiro Narisawa (Japonia) eta Enrique Olverak (Mexiko), hain zuzen.

Gonbidatu berezi batzuk ere izango ditu epaimahaiak. Horien artean daude Ruth Reichl idazle estatubatuarra, Bee Wilson idazle gastronomiko eta kazetari britainiarra, Andoni Luis Aduriz, Mauro Colagreco eta Manu Buffara sukaldariak, David Gelb errealizadore estatubatuarra, Ilse Crawford diseinatzaile britainiarra eta Leonor Espinosa chef kolonbiarra, 2017ko Basque Culinary World Prize sariaren irabazlea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios