https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Sugar Kultur Fest' jaialdiak 50 kultura-jarduera baino gehiago eskainiko ditu

'Sugar Kultur Fest' jaialdiak 50 kultura-jarduera baino gehiago eskainiko ditu

Kontzertuak, graffitiak, zirkua, euskarazko txiste lehiaketa eta zonbi geraldia izango dira, besteak beste

PAUL PICADO

Aurtengoa aurreneko jaialdia izango da eta datorren igandean, Artearen Munduko Egunean, hasiko da Gasteizko Judimendi auzoan, Arabako emakume artisten berri emateko jarduera batekin. Guztira 50 kultura-jarduera baino gehiago izango dira eta jardueren artean Arabako Musika Elektronikoaren Jaialdiaren proiektua nabarmentzen da.

Asier Balzak, antolatzaileen bozeramaileak, azaldu duen moduan, «auzokoak nagusiki San Joaneko jaiak antolatzen ibiltzen dira, eta hori dela eta, kultura kudeatzeko beste tresna bat sortzearen alde egin dugu, gure eskura dagoena, nahi dugun etorkizuna eraikitzeari ekiteko. Auzo bizia, jantzia eta herritar kritikoak nahi ditugu».

Jaialdia apirilaren 22an amaituko da eta astebete horretan hainbat jarduera izango dira: Zonbi geraldia; idazkera sortzailearen inguruko tailerra; abesbatzak; kultura-ibilaldi aktiboa Judimendi Adinekoentzako Zentro Soziokulturalean edo AEK-k Sumendin antolatutako euskarazko txiste lehiaketa.

Horrez gain, 'Ahoz aho' proiektua ere egingo da Federico Baraibar kalean. Toti Martinez de Lezea idazlearen eta Irantzu Lekue euskal artistaren arteko lankidetzari esker batik bat sortu zen proiektua eta bere helburua, mitologiatik abiatuz, emakumearen eginkizuna nabarmentzea da. Hori, 65 metroko luzera duen mural parte-hartzaile batean egiten dute.

Programan beste jarduera batzuk ere antolatu dira, besteak beste momotzorroak, koadernaketa, janari begetarianoa, zirkua eta auzoko zenbait lokaletan antolatutako dastaketak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos