Borrar

Suaia eta Ama Rebel taldearen kontzertua gaur Amurrioko Burubio Kultur Elkartean

Harekin batera Ziztada&Rlantz eta Aiaraldeko Sound System taldeak ere izango dira

Paul Picado

Jueves, 10 de enero 2019, 23:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur gauean reggae gaua ospatzeko aukera izango da Burubio Kultur Elkartean. Hiru talde izango dira: alde batetik, Suaia eta Ama Rebel taldea, bestetik, Ziztada&Rlantz taldea, eta azkenik, Aiaraldeko Sound System. Kontzertua 22:00etan hasi eta gutxi gorabehera 02:00etan amaituko da. Sarrerak Elkartean bertan edo Interneten eros daitezke, 6 €-ren truke.

Suaia eta Ama Rebel taldea duela bi urte sortu zen, 2016an. Diotenez, Bizkaiko oihanean dute egoitza eta taldean, guztira, zazpi kide daude. Talde hauek sortu aurretik hainbat reggae taldetan aritu dira aurretik, hala nola Kodigo Norte, Esne Beltza, Potato, Lone Ark, Early Reflections, Gobeo Bay eta Thunder Clap Sound System.

Taldeak ez du estilo bakarra erabiltzen, izan ere, reggaez gain, dancehall, roots eta rub-a-dub darabil, betiere reggaeren oinarri aldarrikatzaileari eutsiz. Bi urte hauetan Euskal Herritik kontzertuak ematen ibili dira, eta duela gutxi lehen diskoa kaleratu dute, 'Raggamuffin Kamarada'. Gaurko kontzertuan horren aurkezpena egingo dute hain zuzen ere.

Irune Elgezabalek eta Erlantz Serranok osatzen dute Ziztada&Rlantz taldea. Duela urtebete lehen diskoa kaleratu zuten, 'Egun Hotzak', eta berehala jarri ziren bigarrena prestatzen. Sistemaren aurkako abestiak dira guztiak, eta rap musika erabiltzen dute. Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez abesten dute. Gehienetan Erlantzek oinarri instrumentala prestatu eta Irunek horretan oinarrituz, abestiaren hitzak egiten ditu.

Azkenik Aiaraldeko Sound System arituko da bere musikarekin jaialdia girotuz. Zenbait disc-jockeyk osatzen dute eta ekitaldiari amaiera emango diote. Beraz, ez galdu reggae eta rapa nagusi izango diren hiru kontzertua hauetaz gozatzeko aukera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios