https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Stravinsky Agurain eta Amurrion izango da, ARKÉren eskutik

Aldundiak Arabako konpainiarekin bat egin du 'Soldadu baten istorioa' musikala ekoizteko

I.AGOTE

Ehun urte bete dira aurten Igor Stravinsky musikagile errusiarraren 'Soldadu baten istorioa' lan bikaina estreinatu zenetik. Laguna zuen Charles Ferdinand Ramuzen testu batetik abiatuta, lau aktore eta zazpi musika tresnarako lana da.Ikuskizun berezi honek primeran uztartzen ditu musika, hitza eta dantza, eta lanaren haria narrazio erako testuak eta pertsonaia protagonisten tartekatutako elkarrizketek eratzen dute. ARKÉ eta BILBAO SINFONIETTA taldeek lanaren berrikuspena egin dute, eguneratua, eta eszenaren ekintzan 7 musika jotzaileak aktore, dantzari eta narratzailearekin batera elkartu dituzte, Stravinskyren desioak betez.

Txikientzat ipuin errusiar bat, gazteentzat aurretik duten mundu berria eta helduentzat norbera ezagutzeko leku bat, hori da 'Soldadu baten istorioa', hautuen egokitasunari buruz hitz egiten duen lana, eta hautu horiek gure bizitzan duten eraginaz hitz egiten duena ere bai, gure bizitza zehaztuz.

Aurkezpenean Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak parte hartu du. «Ondo dakizuenez, musika, antzerki eta ikus-entzunezko zikloetako programazioa kuadrilla guztiei zabaltzea lortu dugu, orain arte gasteiztarren eskura zeuden aukerak denei emanez», eta gaineratu du «kasu guztietan erantzuna oso positiboa izan da eta horregatik pentsatu dugu aukera paregabea dela lan hau Agurain eta Amurrion ematea, aurrekoetan bezala, baina oraingoan aukera lehenago emanez lurraldeari, hiriburuari baino».

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos