https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Lau startup heldu dira BBK Venture Philanthropyko finalera

Aukeratutako proiektuek sektore ezberdinetako profesionalekin batera, euren erakundeen baliozko proposamena, negozio-eredua eta proiektuen eragina landu zuten./
Aukeratutako proiektuek sektore ezberdinetako profesionalekin batera, euren erakundeen baliozko proposamena, negozio-eredua eta proiektuen eragina landu zuten.

BBK-k eta Ship2Bk bultzatutako ekintzailetza eta inbertsio programa da

UNAI SARRIUGARTE

Lau startup heldu dira 'BBK Venture Philanthropy' izeneko programaren finalera. BBK eta Ship2b fundazioek ingurumen-inpaktua handitzeko bultzatutako ekintzailetza eta inbertsio jardunaldia da hau. Finalerako startup sailkatuak hauexek dira: Kuvu, Gaptain, Life Kontainer eta WATS.

Segizio eta finantziazio programa honetara ehun hautagaitza inguru aurkeztu ziren. Hauetako hamar startup izan ziren, jardunaldiaren lehenengo fasean parte hartzeko hautatuak. Hauek, sektore ezberdinetako profesionalekin batera, euren erakundeen baliozko proposamena, negozio-eredua eta proiektuen eragina landu zuten.

Aholkularitza pertsonalizatua izateaz gain, lau sailkatuek sektore honetan murgildutako zenbait erakunderekin aliantza estrategikoak sortu eta ahalbidetzeko aukera izango dute. Bestalde, online eta offline irakaskuntza, eta 100.000 eurorainoko finantziazioa jasotzeko abagunea aurkeztuko zaie.

Kiroletan indarkeria ekiditu

Kuvu, zahar eta gazteen ostatu hartzea sustatzen duen plataforma bat da. Aplikazio honen bidez, zahar eta gazteen belaunaldi-arteko harremanak eratzea bilatzen da. Bestetik, WATSek balioetan oinarritutako irakaskuntza metodologia bat erabiltzen du, kiroletan indarkeria ekiditeko asmoarekin.

Halaber, Gaptainek, Segureskola egiaztagiriaren bitartez, ikastetxeak trebatzen dituzte ongizate digitalaren hiru euskarri nagusiak erabiliz: gaitasun digitala, zibersegurtasun inguruneak, eta segurtasun- eta gainbegiratze teknologia. Azkenik, Life Kontainer daukagu. Startup honek Sahara hegoaldeko elikagaien kontserbazioa eta manipulazioa ahalbidetzen duen edukiontzi bat sortu du.

Lau startup finalistek Ship2Bren azelerazio programan parte hartuko dute. Egitarau honen bidez, lau sturtapetako partaideek sektorean adituak diren pertsonen aholkularitza eta laguntza estrategikoa jasoko dute, hazkundea izateko helburuarekin.

Temas

Euskera