Borrar

SPRI Taldea beste 45 euskal konpainiarekin batera EMO Hannover azokan egongo da

EMO makina-erremintaren sektoreko Europako foro garrantzitsuena da

Unai Sarriugarte

Domingo, 9 de junio 2019, 00:00

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

SPRI Taldea beste 45 euskal konpainiarekin batera EMO Hannover azokan egongo da. Jardunaldi hau makina-erremintaren sektoreko Europako foro garrantzitsuena da. Bertan euskal espedizioak 5.504 metro karratuko erakusketa-gune bat erabiliko du. Ekitaldia datorren irailaren 16tik 21era bitartean ospatuko da Hannoverren (Alemania).

Pasa den asteazkenean, EMOren aurkezpen ekitaldia burutu zuten Bilbao Exhibiton Centerren. Bertan SPRI Taldeko zuzendari nagusi den Alex Arriolak eta EMO azokako proiektu-zuzendari Martin Göbelek kongresuaren nondik-norakoak azaldu zituzten.

Arriolak helarazi zuenez, «azoka hau oso garrantzitsua da euskal enpresentzat, guztiz lerrokatua baitago Basque Industry estrategiarekin». SPRIko zuzendariak jakinarazi zuenez irailaren 18an Euskadiren Eguna egingo da EMO Hannover azokan eta bertan izango da Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu den Arantxa Tapia.

Bestalde, EMO azokako proiektu-zuzendariak adierazi zuenez egun dagoeneko Espainiako 70 erakuslek eman dute izena foroan, erakusleen %67 atzerritarrak izanik. Göbelek nabarmendu zuenez: «azoka hau berrikuntzako plataforma bat da metalaren eta makina-erremintaren sektoreentzat». Izan ere, EMOk harremanetan jartzen ditu pertsonak eta negozio-prozesuak. Era berean, Göbelen ustetan industrian lan egiten duten pertsonek trebatzen jarraituko beharko dute funtzio eta zerbitzu berriei begira.

Hurrengo ediziorako berritasunen artean honako hauexek dira nabarmentzekoak: batetik, 4.0 Industriari eskainitako erakusketa-gune berri bat egongo da; bestetik, Txina, Taiwan eta Suitzak elkarrekin jarriko dituzten stand-ak; eta, azkenik, umiti teknologia, 4.0 Industriarako hizkuntza komuna eskainiko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios