Directo Norris gana el Mundial y Verstappen la última carrera del año
Durangoko Azokak laugarren urtez antolatuko du topaketa hau.

Da! PRO, sortzaile eta programatzaileen arteko topaketa profesionala, berriz ere, Durangoko Azokan

Egitasmo hau abenduaren 5ean antolatuko da, hau da, Azoka hasi baino bi egun lehenago, bi espazio ezberdinetan: Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan eta San Agustin Kulturgunean

Miércoles, 26 de octubre 2022, 13:27

Denok gaude Durangoko Azoka behingoz iristeko gogoz. Duela gutxi Euskal Liburu eta Disko Azoka ordezkatuko duen kartel irabazlea iragarri zen, eta apurka-apurka abenduaren 7tik 11ra ospatuko den (Euskaraldiaren eta Euskararen Nazioarteko Egunaren ondoren, alegia) ekitaldiari buruzko xehetasun berriak ezagutzen ari gara.

Publicidad

Bada, laugarren urtez Durangoko Azokak DA! PRO sortzaile eta programatzaileen arteko topagune profesionala antolatuko duela jakinarazi dute antolatzaileek ostegun honetan. Adierazi dutenez, aurten egitasmo hau abenduaren 5ean antolatuko da, hau da, Azoka hasi baino bi egun lehenago, bi espazio ezberdinetan: Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan eta San Agustin Kulturgunean.

Gerediaga elkarteko koordinatzaile Beñat Gaztelurrutiak adierazi duenez, DA! PRO mantentzeko apostua egin du Durangoko Azokak, estrategikoa baita Azokarako: «Orain dela lau urte hasitako bideari eutsi nahi izan diogu. Kulturaren plaza profesionalentzako topagunea izatea da gure helburua, etorkizunean proiektu berriak sortzea bultzatzeko». Gogorarazi duenez, Durangoko Azokarekin batera, proiektu honetan parte hartuko dute BBK-k, Musika Bulegoak, Bizenta Mogel bibliotekak eta Berbaro Elkarteak.

Baina zertan jarriko du bere energia guztia? Iaz bezala, DA! PRO egitasmoak arlo bi landuko ditu aurten: musika alde batetik eta familia ikuskizunak bestetik. Abenduaren 5ean izango dira topaketa biak, 09.00etatik aurrera: musikariak San Agustin Kulturgunean batuko dira eta familia ikuskizunak Bizenta Mogel Bibliotekan. Kasu bietan, sortzaileek programatzaile, teknikari eta bestelako profesionalen aurrean euren proiektua euskaraz aurkezteko aukera izango dute, 10-15 minutuz. Horrela, programatzaileek bertatik bertara sortzaileak eta euren kultur proposamenak ezagutzeko aukera izango dute.

Hala, izena emateko epea irekita dago sortzaile eta profesionalentzat. Artistek azaroaren 10era arte izango dute epea, eta programatzaileen kasuan azaroaren 30era arte luzatuko da. Izen emateak durangokoazoka.eus webgunean egin beharko dira.

Publicidad

Hori nahikoa ez balitz, aurkezpenez gain, aurten DA! PRO egitasmoaren baitan katalogo bat sortuko da jasotako kultur proposamenekin (bai musikan bai familia ikuskizunetan). Katalogo hori programatzaile, teknikari eta bestelako profesionalen eskura jarriko da, urte osoan kontratazioak egiteko aukera eskainiz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad