Borrar
Sortzaile hasiberrientzako beka sortu du Durangoko Azokak

Sortzaile hasiberrientzako beka sortu du Durangoko Azokak

Literatura, musika, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortzen dituzten lagunek euren lanak aurkeztu ditzakete iraila bitartean. Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak elkarlanean jarri dute abian diru-laguntza, eta Azokan bertan emango dute ezagutzera irabazlea

Amalia Ibargutxi

Jueves, 12 de julio 2018, 23:51

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Sorkuntza beka berria aurkeztu dute Durangoko Azokaren ekimenen baitan. 'Sormen beka DA'  jarri diote izena Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak, eta liburu eta disko azokako diziplina guztietako sortzaileek aurkeztu ahalko dituzte euren lanak, hala nola literatura, musika, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortzen dituzten lagunek. Irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.

Euskarazko sorkuntza sustatzea eta «sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea» da egitasmoaren helburua, elkarte antolatzaileak adierazi duenez. Aurkeztutako proposamenak diziplina bakarrekoak edota diziplina desberdinak uztartutakoak izan daitezke, nahiz eta deialdi bakoitzean diziplina bat hartuko duten oinarri. Aurten literatura izango da lehiaketako oinarri. Aurten literaturaren arloko lanak aurkeztu beharko dira.

Beka hau Argizaiola Sariak ordezkatzera dator. «Omentzetik ereitera» pasa da Durangoko Azoka, antolatzaileek aurreko Azoka aurkeztean adierazi zutenez. Hizkuntza edo sorkuntza bera sustatzea da bekaren asmoa, baina sortzaile profil zehatz batekoak. Sormen bekara ezingo dira aurkeztu, horregatik, hiru lan baino gehiago argitaratutako lagunak. Horrez gain, 18 urteko edozein aurkeztu ahalko da, bai bakarka bai taldean. Guztira 15.000€ eramango ditu irabazleak, sorkuntza prozesua eta plazaratzea laguntzera bideratuko direnak. Proiektu bakarrari emango zaio, lehiaketa bidez, bekaren zenbatekoa.

Irailaren 21ean lanak aurkezteko epea amaitu bitartean, proposamenak posta elektronikoz bidali daitezke hurrengo helbide elektronikora: gerediaga@durangokoazoka.eus. Aurkeztu beharreko dokumentuen artean daude Durangoko Azokako webgunean eskuragarri dagoen eskaera formularioa, sortzailearan curriculuma eta portfolioa, proiektuaren memoria (motibazioa, luzera, kronograma..) eta sorkuntza lanaren lagina.

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu, gero hautatuek beren proiektuaren defentsa egin beharko dutelarik epaimahaiaren aurrean.. Lan irabazlearen berri aurtengo Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da. Urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko eta datorren urteko Durangoko Azokan (2019an) erakutsiko dute emaitza.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios