https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Sony konpainiak jantzita eraman dezakezun lehendabiziko aire girotua sortu du

Sony konpainiak jantzita eraman dezakezun lehendabiziko aire girotua sortu du

Gailu hau 2020. urtean hasiko dira merkaturatzen Japonian

UNAI SARRIUGARTE

Sony konpainiak jantzita eraman dezakezun lehendabiziko aire girotua sortu du. Asmakuntza hau 2020. urtean hasiko dira merkaturatzen. Japoniar konpainiak crowfunding kanpaina bat jarri zuen abian proiektua aurrera eraman ahal izateko helburuarekin. Hauxe kamiseta batekin batera salduko dute.

Gadget hau txartel baten tamainakoa, 5 zentimetrokoa izango da eta 85 gramoko pisua aurkeztuko du. Erreminta honek hozte termoelektrikoa erabiliko du gure gorputza freskatzeko helburuarekin. Sonyk iragarri duenez aparatu honek pertsona baten gorputza 13 gradutan hoztu eta 8 gradutaraino berotu dezake.

Hortaz, urteko lau urtaro ezberdinetan erabiltzeko aukerarik aproposena izan daiteke. Tenperatura altuenei edota baxuenei aurre egiteko kapaz dena. Reon Pocket izeneko gadgeta sakelako telefonoarekin konektatzen da bluetootharen bitartez. Aire girotu eramangarriaren aplikazioa deskargatu ondoren tenperatura kontrolatu dezakezu bertatik. Bateriari dagokionez, 90 minutuko autonomia du eta bi ordu behar ditu erabat kargatzeko.

Reon Pocket izenekoak bi modelo izango ditu: Standard, 105 euro inguruko prezioa aurkeztuko duena eta, lite, merkatuan 167 eurora arte iritsi daitekeena. Momentuz erreminta hau soilik gizonezkoentzat pentsatua izan da. Lehendabizi Japonian soilik salduko dute eta bertan arrakasta edukitzen badu nazioarte mailan merkaturatuko dute.

Kordobako konpainia batek erreminta honekin zerikusi ikaragarria duen aparatu bat sortu zuen, Wendu izenekoa. Gailu honek ere gorputzaren tenperatura doitzen zuen, tenperatura igoz edo jaitsiz bluetooth sistema erabiliaz. Wenduk Sony konpainiaren gailuarekin aurkezten duen ezberdintasuna graduen jaitsieran eta igoeran dago. Izan ere, Wenduk 20 gradura jaitsi eta 40 gradura igo dezake gorputzaren tenperatura.

Temas

Euskera