https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Sociedad Alkoholika eta Segismundo Toxicómano, asteburu honetan, Gasteizen

Soziedad Alkoholika taldeko kideak, duela urte batzuk./Jesús Andrade
Soziedad Alkoholika taldeko kideak, duela urte batzuk. / Jesús Andrade

Calling punk-rock jaialdiaren laugarren edizioa izango da ostiral eta larunbat honetan Iradier Arena zentroan

PAUL PICADO

Datorren ostiral eta larunbatean Gasteiz Calling punk-rock jaialdiaren laugarren edizioa izango da Iraider Arena zentroan. Guztira hemeretzi talde arituko dira punk, rock eta hardcore musika jotzen. Estatu osoko eta Europako milaka lagun bilduko dira musika arlo horietako talderik onenez gozatzeko.

Besteak beste, Estatu Batuetako, Europako eta Erresuma Batuko taldeak izango dira, baina Israelgo talde bat ere izango da, Tel Avivekoa hain zuzen ere: Not on Tour. Bertako taldeen artean, Gasteizko Sociedad Alkoholika (ostiralean joko du), Gasteizko Segismundo Toxicómano (larunbatean), Bilboko Rat-Zinger (ostiralean), Donostiako Adrenalized (larunbatean) eta Mungiako XXL taldeak (ostiralean) nabarmentzen dira.

Sociedad Alkoholika taldeak 30 urte daramatza dagoeneko jardunean, eta ez dio inoiz utzi musika erasokorra eta bortitza egiteari. Thrash, hardcore eta metala bateratzen ditu. Segismundo Toxicómano, berriz, lehen aldiz joko du berriro hiru urtetan Gasteizen. Aurten emango dituen bost kontzertuetako bat izango da hori. Bestalde, Rat-Zinger daukagu, Bilboko talde beteranoa, 9 urte daramatzana eszenatokien gainean eta bere kontzertu ikusgarriengatik nabarmentzen dena. Eta Adrenalized taldea 2007. urtean sortu zen eta bertako hardcore talderik onenetakoa bat da. Urte asko daramatzate Europatik bira egiten eta larunbatean Gasteizen izango ditugu. Azkenik, Mungiako XXL duela 28 urte sortu zen. Skate punk musika egiten du eta hamar urte baino gehiago egon da diskorik atera gabe.

Egun baterako sarrera edo bi egunetarako bonua eros daiteke. Egun bateko sarreraren kasuan, aldez aurretik erosten bada, 49 euro balio du; leihatilan, berriz, 55 euro. Bi egunetarako bonuaren kasuan, aldez aurretik erosiz gero, 69 euro balio du; 80 euro leihatilan. Jaialdiari buruzko informazio gehiago nahi ba da, sakatu hemen.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos