https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Siriako ume errefuxiatuek egindako 'Lagun maitea!' liburua salgai dago Busturialdean

Braimek (11 urte), Hevak (9 urte), Amarrek (6 urte), Mayssamek (9 urte) marraztu eta idatzitako lana da

ELCORREO.COM

Liburu guztiak ez dira berdinak, hori argi dago, eta Busturialdean salgai jarri duten Siriako gerra egoeratik alde egin eta errefuxiatuen kanpamentuetan bizi diren haurrek marraztu eta idatzitako 'Lagun maitea!' lana benetan berezia dela eztabaidaezina da. Zehazki, Braimek (11 urte), Hevak (9 urte), Amarrek (6 urte), Mayssamek (9 urte) marraztu eta idatzitako liburua da 'Lagun maitea!', Ongi Etorri Errefuxiatuak Busturialdea taldeak jakinarazi duenez.

Liburua lau zatitan banatuta dago: 'Bizitza Sirian', 'Siriatik Greziara', 'Bizitza errefuxiatu esparru batean' eta 'Etorkizuna?'. Gauzak horrela, irakurleak gerraren ondorioak eta horrek dakarren kalteak ezagutu ahal izango ditu ume hauen ikuspegi eta esperientziatik.

Lana Open Cultural Center GKE katalanak kaleratu du, eta euskarazko argitalpenak Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformaren laguntza izan du. Liburu bakoitzak hamar euro balio du, eta salmentaren irabaziak Open Cultural Center erakundeak Greziako Chersoko eta beste errefuxiatu eremuetan dituen proiektuak aurrera eramateko erabiliko dira.

Liburuaren salmenta zuzena da eta honako lekuetan eskuratu ahal izango du interesdunak: Gernikan Astran, Bakearen Museoan, udal liburutegian, Barrutia ikastetxean eta Obaba liburu dendan, eta Bermeoko Luma liburu dendan, udal liburutegian eta Eskola Publikoaren Guraso Elkartean. Hortaz aparte, liburua lortzeko beste aukera bat 635 725 062 eta 688 800 221 telefono zenbakietara whatsapp bat idaztea da. Ez ezazu pentsa eta anima zaitez liburu berezi hau erostera.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos