https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

ELA sindikatuak ordezkaritza historikoa lortu du

Amaia Muñoa, Mitxel Lakuntza eta Joseba Villareal, astelehen honetan hauteskunde sindikalen balorazioan./
Amaia Muñoa, Mitxel Lakuntza eta Joseba Villareal, astelehen honetan hauteskunde sindikalen balorazioan.

Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroan 8.487 ordezkari lortu ditu euskal sindikatuak

UNAI SARRIUGARTE

ELA sindikatuak ordezkaritza historikoa lortu du. Izan ere, euskal sindikatuak Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroan 8.487 ordezkari lortu ditu, 2014an baino 426 gehiago. Hazkunde erabat homogeneoa izan da, Arabaren kasua salbu, %3,31 gorakada izan du duela bost urteko zifrekin alderatuta.

Joseba Villareal ELAko hauteskunde sindikalen arduradunak «historikotzat» jo ditu aurtengo emaitzak. Lau urtetik behin egiten du azterketa ELAk. Aipatu dugunez Araban izan dira ezberdintasunik handienak, 2014. urtekoekin alderatuz gero 3,31 puntu gehiago. Gipuzkoak ordezkaritza handiena izaten jarraitzen du, ordezkaritzaren %45,39 du ELAk bertan.

Sindikatuen esparruan Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan lehen indarra da ELA. Hiru euskal lurraldeen ordezkarien %41,68 eurena izanik. Euskal Auntonomia Erkidegoan LAB da bigarren %19,10 punturekin. Nafarroan, berriz, ELA sindikatuen hirugarren indarra da, UGT eta CCOO sindikatuen atzetik. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bigarren indarra bikoiztu egiten dute eta Nafarroan 117 ordezkariren aldea dago lehen hiru indarren aldean.

Mitxel Lakuntza da ELAko idazkari nagusi berria. Pasa den abenduan Txiki Muñozen testigua hartu zuen nafarrak. Lakuntzak helarazi zuenez emaitzek agerian utzi dute egoera onean dagoela sindikatua.

ELAko idazkari nagusia Eusko Jaurlaritzaren inguruan mintzatu zen: ELAren arrakasta, Gobernuaren porrota dela aitortu du. Jaurlaritzaren Elkarrizketa Sozialerako Mahaia aipatu zuen, egun CCOO, UGT, Confebask eta Jaurlaritza esertzen dira bertan, baina LAB eta ELA sindikatuak ez.

Bestalde, Amaia Muñoa idazkari nagusiaren alboko zenbakiak nabarmendu zuenez: ordezkari sindikala izendatzea, baldintzetan lehen urratsa ematea, aurrerapauso egitea da. Muñoaren esanetan: «guk prekarietatearen aurka antolatu nahi dugu eta sindikatua horretarako tresna eraginkorra bihurtu». Era berean, Muñoak lanaldi partzialari, soldata arrakalari eta autonomo faltsuek aurkezten dituzten baldintza kaskarrei gogor egin behar zaiela aitortu zuen.