Borrar
Silvio Rodriguezek kontzertu bat eskainiko du maiatzean Bilbon

Silvio Rodriguezek kontzertu bat eskainiko du maiatzean Bilbon

Kantautorea Kubako Orkestra Sinfonikoarekin batera arituko da

Unai Sarriugarte

Viernes, 22 de marzo 2019, 22:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kubako Orkestra Sinfonikoak bira berezi bat antolatu du bere 60. urteurrena ospatzeko. Orkestrarekin batera Silvio Rodriguez kantautore kubatarra egongo da. Kontzertua, Enrique Perez Mesarengatik zuzendua egongo da eta Niurka Gonzalezen kolaborazioa izango du txirula jotzaile bezala. Ikuskizuna, maiatzaren 9an ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian eta kontzertu horri beste lauk jarraituko diote: Jaen (11), Bartzelona (14), Valentzia (16) eta Madril (18).

Ikuskizunak bi atal izango ditu: Lehenengoan, musika sinfoniko kubatarra antzeztuko da Amadeo Roldán eta Joaquín Clerch konpositoreen kolaborazioarekin, eta bigarrenean, aldiz, Silvio Rodríguez orkestrarekin batera arituko da. Kontzertuak 90 minutuko iraupena izango du. Abestien letrak Silvio Rodríguez berak eginak izan dira Jorge Aragonen laguntzarekin.

Sarrerak erosteko aukera dago jada Euskalduna Jauregiaren webgunean edota ohiko salmenta kanaletan. Sarreren prezioa 38 eta 90 euro bitartean egongo da. Edonola ere, prezio horri kudeaketa gastuak gehitu beharko zaizkio.

Euskadira bigarren aldiz

Kantautore kubatarra Euskadira etortzen den bigarren aldia da. Izan ere, Bilbon baino lehen 2016. urteko apirilean Anoetako Belodromoan kontzertu bat eskaini zuen. Kubako Orkestra Sinfonikoarentzat, ordea, lehenengo aldia da euskal lurraldean.

Orkestra hau, 1959ko urriaren 7an sortu zen dekretu iraultzaile baten bitartez. Agertokietan daramatzan 60 urteetan, Mstislav Rostropovich, Victoria de los Angeles edota Josep Carrerasen altuerako musika izarrekin ibili da oholtzan. Esperientzia ikaragarria duen elkartea da, antzezlan liriko eta ballet ikuskizunen laguntzaile aparta izan da eta.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios