https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Silvia Nogales gitarra-jotzailearen eta David Hernando saxofonistaren kontzertua, gaur, Gasteizen

Silvia Nogales musikariaren webgunearen azala./
Silvia Nogales musikariaren webgunearen azala.

Kontzertua Arabako Arte Ederren Museoan izango da, 12:30ean

PAUL PICADO

Silvia Nogales gitarra-jotzailearen eta David Hernando saxofonistaren kontzertua izango dugu, larunbatean, Arte Ederren Museoan. Kontzertua Musika Larunbatak programaren barruan izango da, eta 12:30ean hasiko da. Bikote berezia osatzen dute, bi musika-tresnak zeharo desberdinak direlako.

Kontzertuan mundu osoko konpositore klasiko ospetsuen lanak joko dituzte, hala nola Alan Hovhaness, Erik Marchelie, Astor Piazzolla, Barry Cockcroft, Christian Lauba, Roland Dyens, Pablo Despeyroux eta Manuel de Fallarenak. Nabarmentzekoa da Erik Marchelieren 'Don Quijote y Dulcinea' lehen aldiz joko dutela Espainian.

Silvia Nogale 2005. urtean hasi zen gitarra ikasten, Manuel Muñozekin, eta 2014. urtean Gitarrako goi-mailako gradua lortu zuen Kordobako Rafael Orozko Musika Kontserbatorioan. Geroago, Musika Ikerketa eta Berrikuntza masterra egin zuen, eta horri esker, zenbait lan egin zituen Juan Jose Pastor musikologoarekin.

Zenbait orkestratan jo du, eta Espainian eta Frantzian hobetzeko eskolak eta ikastaroak egin ditu. Bakarlari gisa eta bikotearekin kontzertuak ematen ditu. Bestalde, 2015. urtean 'Don Quijote: entre la voz y el deseo' izeneko errezitaldia sortu zuen, eta horrekin, zenbait ziklo eta jardunalditan parte hartu du.

David Hernando, saxofoiaren errepertorio garaikide eta klasikoan aditua den musikaria da. Estatu mailan hainbat kontzertu eman ditu, hala nola Madrilgo Zarzuelako Antzokian, Musika Auditorium Nazionalean, Sofia Erreginaren Auditoriumean eta abar. Era berean, estudioko hiru disko ditu: 'Horizontes', 'Sixth Sense' eta 'Romantic Pieces for saxophone and piano'. Azken disko hori Madrilgo Erromantizismoaren Museoan zuzenean grabatu du.

Temas

Euskera