https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Silvia Espigado 'Freno de mano'-ren protagonista izango da Euskaldunan

Silvia Espigado./
Silvia Espigado.

Antzezlana abuztuaren 17tik 28ra egongo da Bilbon

ELCORREO.COM

Telebistan ezaguna den Silvia Espigado antzezlea, 'Cuéntame cómo pasó' telesaileko Clararen pertsonaiagatik ezaguna dena, abuztuaren 17tik 28ra Euskaldunan eskainiko den 'Freno de mano' antzezlanaren protagonista izango da, Aste Nagusiko programazio eszenikoaren barruan. Berarekin batera Josu Ormaetxe antzezle ezaguna egongo da agertokian, museoaren arduradunek jakinarazi dutenez.

Agenda arrazoiak direla eta, 'Freno de mano' antzezlanean Matilderen pertsonaia egiten duen Isabel Ordazek ez du estreinatuko antzezlana Bilbon, eta Suitzan jaiotako Espigadok beteko du bere lekua.

Silvia Espigadok, hainbat telesail ospetsutan hartu du parte, esaterako, 'La que se avecina' edo 'Hospital Central' eta zenbait zine eta antzerki-zuzendarien gidaritzapean egin du lan bere ibilbide arrakastatsuan; besteak beste, Ernesto Caballero, Gustavo Pérez Puig, bajo Ulloa, Francisco Vidal, Pilar Miró, Gerardo Vera edo Enrique Urbizu.

Víctor Winer antzerkigile argentinarraren komedia, adituen arabera «barrez lehertzeko modukoa eta gaurkotasunezkoa», Celso Cletoren zuzendaritzapean helduko da Bilbora. Antzezlanak New Yorkeko Unibertsitateko Antzerki Sari Nagusia lortu zuen.

Silvia Espigado eta Josu Ormaetxek bi pertsonaia maitagarri antzeztuko dituzte; euren mugatik gertu daudela, barrea eragingo dute, eta, arazoei aurre egiteko duten moduarekin, ikusleak ezustean harrapatuko dituzte. Gauzak horrela, antolatzaileek mundu guztia gonbidatzen dute antzelan ezinhobe horretaz gozatzera. Izan ere, «primeran pasatzeko» obra dela uste dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos