Borrar
Zea Mays
Buru-belarri

Elektrizitatea eta ahizpatasuna

30 emakume musikari baino gehiagok bat egin dute Zea Maysen hit handienetako baten bertsioa egiteko

Asteartea, 12 azaroa 2024, 00:14

Comenta

Ahizpatasun eredu bikaina. Zea Mays taldearen 'Elektrizitatea' abestiaren bertsio berrian hogeita hamar bat emakume musikariek parte hartu dute. Mende laurdena bete du hit honek eta ospatzeko modu berezia da izan da lagun arteko jaia antolatzea. Emaitza, ezin ederrago.

Bideokliparen amaieran ikusten diren Aioraren emozio malko horiek ondo baino hobeto laburbiltzen dute abesti honek sentiarazten duena. Indar extra honekin letra eta melodia beste dimentsiora heldu dira. Elkarrekin indartsuago gara beti.

Duela aste batzuk musikarien antolakuntza eredu aparta ikusi genuen. Emakumeek industrian ez dute inolako diskriminazioa sufritzen esaldiari erantzuteko batu ziren. «Hemen gaude eta elkarrekin gaude». Ahizpatasuna. Zure mina, nire mina da.

Eta elkartasun edo ahizpatasun hori izan da, egia esan, aurreko hamarkadetan falta izan dena. Antzeko arazoak izan arren, bidea bakoitzak ahal zuen bezala egiten zuen. Feminismoak uste baino gehiago egin du. Hitz egiteko foroak, enparantzak, lekuak eman dizkigu. Bertan entzun ditugu beste emakumeen kezkak, haien ardurak. Beitu, beste emakumeek dituzten buruhausteak eta gureak ez dira hain desberdinak. Eta konpontzerako orduan... elkarrekin beti hobeto.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Elektrizitatea eta ahizpatasuna

Elektrizitatea eta ahizpatasuna